Kalitatearen Munduko III. Kongresuak bere kudeaketa eredu bikaina aurkeztera gonbidatu du Eusko Jaurlaritza
- Kolonbian izango da eta 29 herrialde egongo dira gonbidatuta. SPRI Taldeko zuzendari nagusi Tomás Orbea izango da euskal bozeramailea.
- Kongresu honen helburua da gonbidatutako 29 herrialde horien esperientziak trukatuz parte-hartzaileen kudeaketa hobetzen laguntzea.
- Hauek dira kongresuan landuko diren gaiak: lehiakortasuna, gobernu ona, berrikuntza, kalitatea eta bikaintasuna, ingurumenaren kudeaketa, osasuna, hezkuntza eta ekintzailetza.
SPRI Taldeko -enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoko- zuzendari nagusi Tomás Orbeak aurkeztuko du Euskal Administrazioak garatu duen kudeaketa eredua “Kalitate, Bikaintasun, Berrikuntza eta Gobernu Ona”ri buruzko Munduko III. Kongresuan. Ekainaren 26tik 29ra izango da Kolonbian.
Kongresu honen helburua da gonbidatutako 29 herrialdeen esperientziak trukatuz parte-hartzaileen kudeaketa hobetzen laguntzea, herrialde horietako bakoitzak bere erakusketan azalduko duelarik nola kudeatu duen jakintza kalitate, bikaintasun, berrikuntza eta gobernu onaren gaietan.
“Kalitate, Bikaintasun, Berrikuntza eta Gobernu Ona”ri buruzko Munduko III. Kongresuan Amerikako, Europako, Asiako eta Afrikako 29 herrialdek parte hartuko dute. Europatik, Euskadiz gain, honako hauek parte hartuko dute: Holandako Bob Alisic, Kalitateko aholkulari aditua; Alan Bryden, Frantziako Ekonomia, Industria eta Garapen Ministeriokoa; Juan Luís Martín Cuesta espainiarra, Kalitatearen Kudeaketarako Fundazio Iberoamerikarreko Batzorde Exekutiboko presidentea (FUNDIBEQ); eta Salamancako Diputazioko Zerga-bilketa eta Kudeaketako ordezkari bat.
Esan bezala, hauek dira kongresuan landuko diren gaiak: ingurumenaren kudeaketa, kalitatezko kudeaketa, osasuna, gobernu ona, hezkuntza, ekintzailetza, berrikuntza eta bikaintasuna.
Tomás Orbeak hiru aldiz parte hartuko du. Bihar, asteartean, hilaren 26an, Santa Martan hitz egingo du “Ekintzailetzaz eta Berrikuntzaz”. Ostegunean (hilaren 28an) eta ostiralean (hilaren 29an) Bogotan mintzatuko da “Lehiakortasunerako berrikuntzaz”, eta ostiralean, baita ere Bogotan, “Kalitatezko eta bikaintasunezko gobernu ona” panelean parte hartuko du.