Kamiseta biomedikoa aurkeztu dute Poliklinika Gipuzkoan

Gipuzkoa

 

Kamiseta adimendua da eta kirolariaren hainbat parametro denbora errealean neur ditzake integratutako gailu baten bidez. Hala, uneoro egon daiteke mediku espezialista baten kontrolpean eta honek, hala badagokio, dagozkion neurriak berehala har ditzakeenez, kirolariarentzako arriskuak murrizten dira.

 

Maiatzaren 25ean kamiseta biomedikoa aurkeztu zen Espainiako Futbol Taldetako Medikuen Elkarteko Urteko Kongresuaren baitan. Kongresua Poliklinika Gipuzkoan egiten ari da atzo eta gaur artean Kirol Medikuntzako Zerbitzuaren fundazioaren 25. urteurrena ospatzeko.
Kamiseta adimendua da eta kirolariaren hainbat parametro denbora errealean neur ditzake integratutako gailu baten bidez. Hala, uneoro egon daiteke mediku espezialista baten kontrolpean eta honek, hala badagokio, dagozkion neurriak berehala har ditzakeenez, kirolariarentzako arriskuak murrizten dira.
Jantzi honen aplikazioak futbolaz haraindi doaz, kirol guztietarako erabili daiteke eta espezialistak kirolaria ezagut dezake eta aholkua eman diezaioke denbora errealean, bere jarduera fisikoaren une gorenean ere bai, txirrindularitzan edo goi-mendian gertatzen den moduan. Jantzi berritzaile hau, besteren artean, kardiopatiak dituzten eta errehabilitazio kardiakoan dauden pazienteei ere zuzentzen zaie.
Kamiseta hau irailetik aurrera merkaturatuko da, hasiera batean kirol talde eta osasun-zentroentzat. Jantzi adimendun honen sortzaile eta merkaturatzaile Nuubo-ren arabera, norbanakoentzat ez da 2012. urtera arte komertzializatuko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk