Kanadako eta Koreako enbaxadoreek interesa adierazi dute Euskadiko Teknologia Parkeen ereduan
2014. urtea bizia izaten ari da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearentzat, atzerriko ordezkaritzen bisitei dagokienez. Urteko azken hilabeteotan, hainbat enpresa, instituzio eta erakundetako ordezkariak etorri dira Parkera, baita bi enbaxadore ere: Jon Allen kanadarra eta Park Hee-Kwon korearra.
Kanadako enbaxadorearen bisita azaroaren 25ean izan zen. Merkataritza sailburu Deric Dubienek lagunduta, Jon Allenek Bizkaiko Parkea eta bertako enpresa garrantzitsuenak ezagutu zituen, eta Euskadiko harremana sustatzearen alde agertu zen.
Koreako Errepublikako enbaxadore Park Hee-Kwon, aldiz, azaroaren 26an iritsi zen Parkera, bere emaztearekin eta enbaxadako laguntzaile Seowon Leerekin batera.
Egun batzuk lehenago, Bioteknologiaren sektoreko ordezkaritza kubatarra hartu zuen Parkeak. Kubako Gobernuak berriki homologatutako ingeniaritza, hain zuzen, Kuban eta beste herrialde batzuetan instalazio teknologikoko proiektuak gauzatzen dituena. Azkenik, ICEXeko ordezkariek ere Parkea bisitatu zuten, Euskadik inbertsioak erakartzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko.