KATERIK GABE KATEAN: Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Emakundek antolatutako Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpainarekin bat egin du

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, beste urte batez, bat egin du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Emakundek martxoaren 8an antolatutako kanpainarekin. Egun horrek omenaldia egiten die iraganean eskubideak konkistatu dituzten eta berdintasunerantz aurrerapausoak eman dituzten emakume guztiei, eta belaunaldi berriei dei egin nahi die katea hautsi ez dadin eta sendotzen jarrai dezan

Martxoaren 8an ospatuko dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horrekin lotuta, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak beste behin bat egin du KATERIK GABE KATEAN leloaren pean Emakundek Euskadin martxan jarri duen ekimen horrekin. Beren eskubideen borrokan, talde-lanean eta berdintasunaren alde egindako lanaren belaunaldiarteko transmisioan emakumeek izan duten batasuna eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen jarraitzeko beharra sinbolizatzen ditu lelo horrek.

Kanpainak belaunaldiarteko topaketarako gune eta azken hamarkadotan emakumeen eskubideen alde egindako lana sustatu duten balioak transmititzeko toki bihurtu nahi du kanpaina horrek. Hamarkada askotan emakumeen eta gazteen eskubideen alde lan egin duten pertsonen arteko topagunea irudikatzen du. Horrek, era berean, transmisio hori izateko beharra dagoela sinbolizatzen du, gizarteak aurrera egiten eta berdintasunezko guneak konkistatzen jarrai dezan.