Kazakhstango ordezkaritza batek Parke Sarea bisitatu du, Munduko Bankuaren proiektu baten barruan

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Bisita zenbait herrialdetatik antolatutako bidaia batzuen barruan sartzen da; bertan, Kazakhstango Errepublikako zenbait ministerio nagusitako pertsona esanguratsu batzuek parte hartzen dute

Raquel Ubarrechena Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko Negozio eta Marketin Garapenaren Saileko zuzendariak harrera egin dio Kazakhstango Errepublikako ordezkaritza bati, zehazki Errepublikako zenbait ministeriotako goi-zuzendariei.

Bisita hori zenbait herrialdetatik egiten ari diren bidaien artean dago, eta Kazakhstango Ekonomia Nazionalaren Ministeriorako Munduko Bankuaren proiektu batean sartzen da. Proiektu horren helburua Kazakhstango ekonomia dibertsifikatzea eta klusterizatzea da; hori dela eta, nazioarteko erreferente batzuk aukeratu dituzte, arrakasta-kasuak ekarri eta, gero, beren herrialdera eraman ahal izateko.

Bisitan, Eusko Jaurlaritza hainbat urtez garatzen ari den industria-politikak ezagutu dituzte, dibertsifikazioa ardatz nagusietako bat izan dela. Gainera, duela 30 urte baino gehiago Estatuko lehen Teknologia Parkea nola sortu zen ere ezagutu dute, zehazki Bizkaikoa; ondoren, Arabakoa eta Gipuzkoakoa etorri ziren. Halaber, funtsean berrikuntzan oinarritutako industria-kontzeptu berriaren egituratzaile bilakatu arte izan duen garapena ezagutu dute, horrek Sarea nazioarteko erreferente bilakatu duela aintzat hartuta.

Partekatu

Beste berri batzuk