Kirola eta proiektu berritzaileak uztartzen dituen RUN4PARKEA, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
Datorren ekainaren 10ean (igandea) goizeko 11etan, lehen RUN4PARKEA lasterketa egingo da Gipuzkoako Teknologia Parkean. Bai Teknologia Parkea eta bai bertan gauzatzen diren proiektu zientifiko-teknologikoak ere ezagutaraztea da lasterketaren helburu nagusia
RUN4PARKEA izan zen Gipuzkoako Parkeak urtero antolatzen duen “Erronka bat Parkearentzat” ekimenaren irabazlea
Miramonen hasi eta amaituko da lasterketa, bertan baitago Parkeko egoitza nagusia. Parte-hartzaile guztien artean biltzen diren funtsei dagokienez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duten zenbait enpresak garatzen ari diren proiektu berritzaileak hedatzera bideratuko dira.
Aurten proiektu hauei eskainiko zaie babesa:
– MYRUNS TECHNOLOGY: irrati-maiztasun bidezko identifikazio sistema (RFID). Pertsonak, objektuak, animaliak eta beste identifika ditzake modu automatizatuan.
– PATIA: DIABETESprevent. Obesitatea eta 2. motako diabetesa edukitzeko arrisku genetikoa hautematen duen aurreneko proba, bizimodu osasuntsua eramateko lagungarria.
– IDOMICS BIOTECH: 4.0 metabolomika. Besteak beste, osasun-egoera hobetzeko ekintza-planak pertsonalizatu, monitorizatu eta optimizatzeko tresnak sortzen ditu Idomics Biotech-ek.
– ASPYRA GLYCOMICS: diagnosi goiztiarra eta kalitatearen kontrola. Gaixotasun jakin batzuk dituzten pertsonek “glikano” maila ezberdinak dituzte, pertsona osasuntsuekin alderatuta.
– CIDETEC: nanofarmakoen produkzioa. Sistema oso txikiak (nanometrikoak) dira nanofarmakoak, eta biologikoki aktiboak diren substantziak gehi dakizkieke.
– COUNTERCRAFT: zibersegurtasuna. Industria-sektoreko enpresa handiak, merkataritza elektronikoa, energetikoa, operadoreak, gobernuak, segurtasun-agentziak, etab. babesten ditu CounterCraft-ek.
– SKOOTIK: AlchemyML. Adimen artifizial automatiko eta unibertsaleko plataforma da; iturriaren jatorrizko datuez baliatuz, ezkutuko ezagutza lor dezake.
– NARU: Step. Hiru pertsonatatik batek minbizia izango du bere bizitzan zehar. Pazienteen, haien familien eta abarren bizimodua aldatzen du minbiziak. Kalitatez bizitzeko eta ziurtasunik gabeko osasuna edukitzeko lagungarria da proiektua.
Lasterketan parte hartu eta proiektuok babestu nahi badituzu, lortu informazio gehiago eta eman izena hemen: https://run4parkea.eus/