Zeukok 4.0 Industriaren eta dibertsifikazioaren alde egin du enpresaren hedapena bultzatzeko
Jasotzeko eta garraiatzeko makinerian espezializatuta dagoen euskal konpainiak aro berria hasi du enpresa-estrategiaren barruan
Berrikuntzaren aldeko apustua gero eta garrantzitsuagoa da globalizazioaren egungo testuinguruan. Euskal industria sektoreak, egoeraz jabetuta, hainbat urte daramatza I+Gan inbertitzen eta 4.0 industriarekin lotutako behar teknologiko berrietara egokitzen, nazioarteko merkatuetan duen lehiakortasuna hobetzeko.