Koktel-Topaketa Gipuzkoako Parkeko ordezkari eta enpresen artean

Gipuzkoa

Gipuzkoako Parke Teknologikoko presidentea, José Miguel Corres, eta Raquel Ubarrechena zuzendariorde nagusia Parkean kokatutako enpresen ordezkarien anfitrioi izan ziren, urteari agur esateko ospatu zen Koktel-topaketan.

encuentro coctel GipuzkoaPasa den asteazkenean, abenduak 17, Eraikin Nagusiko harreran Koktel-topaketa bat ospatu zen. Ospakizun honen helburua izan zen Parke Teknologikoan dauden enpresei, urte hau amaitzear eta Gabonak iristear daudela-eta, une atsegin bat partekatzeko aukera ematea.

En Topaketan ia ehun pertsona egon ziren, eta horien artean zeuden bai Parkean dauden enpresetako ordezkariak, bai Parkean urtean zehar egin diren ekimenetan parte hartu duten pertsonak: Ikasteam, Mugikortasun Batzordea, Running Miramon eta ERRONKA bat PARKEarentzat.

Giro lasai batean, besteak beste, amaitzear dagoen urte honek ekarri duenaz hitz egin zen, enpresa berrien etorreraz eta Parkeak 2014. urtean zehar egin dituen proiektu eta jarduerez.

Era berean, ekitaldian “ERRONKA bat PARKEarentzat” lehiaketaren saria eman zitzaien irabazleei. Ekimen honen helburua, Parkeko enpresa eta pertsonen artean proiektu berriak, erronka berriak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat abiaraztea izan da.

Parkeko enpresa eta ordezkariek osatutako epaimahaiak hautatutako erronka “Speed Dating Parkean” izan zen, Jorge Navarrorena, Pernod Richard Winemakers Spain enpresakoa. Parkeak erronka irabazlearen lekukoa hartu du eta abian jarriko du ekimen hau datorren 2015. urtean, bertan kokatutako enpresen hobekuntzan ekarpenak egiten jarraitzeko helburuarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk