Sarenet enpresak etapa berria hasten du Vocentok bere partaidetza saldu ondoren

Bizkaia

logo sarenetVocentok Sarenet Internet zerbitzuen hornitzailean duen %80aren partaidetza Lomedel S.L. inbertsio taldeari, saldu dio, buruzagitzan enpresaren fundatzaileak daudelarik. Operazioa, Vocentok duen efizientzi plana jarraituz garatu da, finantziazioa lortu, zorra murriztu eta berarentzat estrategikoak ez diren aktiboen salmentan oinarrituta.

Etapa berri honetako akziodun nagusiena Roberto Beitia dugu, Sarenet enpresaren egungo Presidentea. Gainerako sozietatearen partaidetza, inbertsore pribatuen eskuetan dago, horien artean, enpresa sortu zuten bazkideak eta zuzedaritza taldeko partaide batzuek daudelarik.

“Oso pozik gaude operazioak izan duen amaierarekin eta itxaropentsu Sarenet enpresaren etorkizunarekin” Roberto Beitiaren esanetan “Krisialdiaren irteerak eta merkaturatuko ditugun zerbitzu berriak, mobil birtualaren soluzioa barne, ondorengo urteak erakargarriak izatea baiesten dute konpainiarentzat”.

Salmenta 12,8 milioi eurotan gauzatu da. Baliokidetasuna, Sarenet S.A.ren % 100a harturik, 16 milioi eurokoa izanik. 2013.urtean Sareneten fakturazioa 17,8 milioi eurotara iritsi zen, %24ko diru sarreren gaineko Ebitda ratioarekin. Sektorearen batezbestekoaren gainetik.
Operazioaren aholkulariak Peli Araluze eta Euskaltax taldea izan dira.

SARENET (www.sarenet.es) Sarenet Internet zerbitzuen hornitzaile garrantzitsuen artean finkatu da esparru nazionalean. Konpainiak enpresei eta profesionalei zerbitzu integrala eta kalitate handikoa eskeintzen espezializatuta dago. Prestatzen dituen zerbitzuen artean, abiadura handiko konektibitatea, Data Center soluzioak, segurtasun handiko Cloud Computing, sare pribatu birtualak, Ahots IP eta zentralita birtual zerbitzuak, posizionamendu eta erreputazio online zerbitzuak… eskeintzen dira horien artean. Soluzio guzti hauei esker, enpresek Internetekin erlazionaturik duten beharrizanak asebetetzen dira, enpresen gestio eta komunikazioak hobetuz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk