Kolonbiako hainbat munizipalitateko ordezkariek Gipuzkoako Parkea bisitatu dute
Lau eguneko bisitaldian, “Hiri jasangarriak garatzeko euskal irtenbide eta ahalmenak” ezagutu ahal izan dituzte Kolonbia-Euskadi alderantzizko misioaren barruan.
Kolonbiako munizipalitateen ordezkaritza zabal batek bisitatu ditu Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak, Miramonen.
Kolonbia-Euskadi alderantzizko misioaren esparruan kokatzen da ekimena, alegia, Spri Taldeak eta Findeter sozietateak elkarrekin sinatutako hitzarmenean.
Lau egunez Kolonbiako hogei ordezkari baino gehiagok aukera izan dute euskal hiriburuetan gauzatutako eraldaketa eta aurrerapenak ezagutzeko, horiei esker bihurtu baitira munduko erreferentzia.
Gipuzkoako Parkearen aurrerapenak, egonkortzea eta etorkizuna ere izan dira bisitaren jomuga, baita nazioko zein nazioarteko erreferentzia izateagatik Parkeak dituen ezaugarri nagusiak ere.