Komunikazio-zerbitzua Parkeen Sareko enpresentzat

Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parkeetako enpresei zuzendutako komunikazio-zerbitzua jarri du abian ikusgarritasuna emateko, hedapena errazteko eta gizarteari haietan garatzen dituzten proiektuak, produktuak, ekimenak eta abarrak gerturatzeko asmoz. Horretarako, Sareak eskuragarri dituen bideak erabiltzen ditu: webgunea, aldizkari digitalak, app-a, sare sozialak (Twitter eta Facebook), Euskotek aldizkaria eta informazioa banatzeko guneak (publizitate arlokoak) Spri-irratia komunikabideetan.

Enpresek gure sailera beren albiste edo prentsa-oharrak bidali ahal izango dituzte gero gure komunikabideetan heda ditzagun.

ELKARRIZKETAK

Sareko enpresei zuzendutako komunikazioko, lankidetzako eta zerbitzuetako sailek enpresei elkarrizketak egitea (zuzendaritzako kideei zein teknikariei) proposatuko diete egiten duten lana, proiektuak edo lorpenak, eta parkeetako profil profesional ugariak ezagutarazteko asmoz. Lau galdera dituen formularioa da eta bertan garatu ahal izango dituzte eduki egokienak. Elkarrizketatutakoaren argazkia ere jasoko du elkarrizketak eta webguneetan zein aldizkari digitalean argitaratuko da.

AGENDA

Azkenik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeetako webguneek ekimenak eta jardunaldiak jasotzeko atala dute. Haietako batzuk Sareak antolatutakoak dira, eta beste batzuk hirugarren batzuenak. Atal hori ere enpresentzat erabilgarri egongo da antolatzen dituzten ekitaldien berri emateko eta, hala, parte-hartze handiagoa lortzeko.

Komunikazio-zerbitzua erabili ahal izateko, posta elektronikoko helbidearen bidez komunikazioa@parke.eus  gure sailarekin harremanetan jarri, besterik ez dute egin behar.

Partekatu

Beste berri batzuk