Kooperazioari eta zerbitzuei buruzko foroa, Parkeko enpresa eta profesionalentzat

Bizkaia

Kooperaziorako eta Enpresa zein Profesionalei zuzendutako Zerbitzuetarako Sailak eskaintzen dituen balio erantsiko zerbitzuak osatzea eta haiei lehentasuna ematea da jardunaldiaren helburua, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dauden enpresen parte-hartzearekin.

Zuen ekarpenak positiboak izan daitezkeela uste dugu, Parkeko beste enpresa batzuekiko harremana estutuko litzatekeelako eta, gainera, Sail horrek ematen dizkizuen zerbitzuak hobetuko liratekeelako.

Norentzat: Parkean kokatutako enpresetako arloak edo bertako profesionalak, besteak beste, ondoko zerbitzuren batean interesa dutenak:

Networkinga, lankidetza eta elkarlana.

Informazioa, prestakuntza eta Parkearen zerbitzu orokorrak.

Parte-hartzaileek egoki deritzen bestelako zerbitzuak.

Data: osteguna, 2018ko urriaren 25a

Hasiera-ordua: 15:30ean

Amaiera-ordua: 17:00etan

Tokia: Gastatxu gela, Parkeko 101 eraikina

Izena emateko: cs.bizkaia@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk