Skootik eta datuen analisi aurreratua

Gipuzkoa

Datuen analisi aurreratu eta Big Dataren esparruan erreferentzia bihurtu diren zenbait enpresa daude Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Horietako bat Skootik Mobile Technologies da, 2012an sortua eta adar ezberdinetako zortzi profesionalez osatua.

Unai Martínez da bertako CEOa. “Datuen analisi aurreratuan eta Big Datan espezialistak gara. Pronostikoak oinarri dituen Alchemy ML delako berezko tresnaz lagunduta, erabakiak hartzeko sistema dugu eskura”, dio ‘start-up’ donostiarraren ordezkariak.

Garapen disruptibo hori erabiltzen duten enpresek erabaki estrategikoak har ditzakete modu ia automatikoan, datuak oinarri sendotzat hartuta.

Partekatu

Beste berri batzuk