Basque Cybersecurity Centrek urtea bete du ekitaldi jendetsu batekin eta FIRST zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen munduko foroko partaide gisa onartu izanak ematen duen bermearekin

Araba

Basque Cybersecurity Day ekitaldiak zibersegurtasunaren arloko hainbat eragile bildu ditu gaur Bilbon: 3 kontinente eta 7 herrialdetako 1.000 aditu baino gehiago, sektoreko euskal enpresak, nazioarteko zibersegurtasun zentroak, Ertzaintza eta erakundeak

Ekitaldiaren lehen edizioan, besteak beste, gai hauek jorratu dira: enpresa txiki eta ertainak eta oro har gizarte osoa ziber-delinkuentziaren eta ziber-espioitzaren aurrean babestu beharra eta sektoreko joerak

IMG_20181105_102529_563Basque Cibersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak lehen urtea bete du, eta bikaintasunez lortu ditu Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak martxan jarri zutenean ezarritako helburuak. Urteurrena biribiltzeko, nazioarte mailako bi mugarri izan dira: batetik, Zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen mundu mailako foroak, FIRSTek (Forum of Incident Response and Security Teams), kidetzat onartu du BCSC (zibersegurtasun arloko zentroen artean “izatea edo ez izatea” adierazten foro horretako partaide izateak), eta bestetik, zentroak Basque Cybersecurity Day ekitaldia ospatu du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, zibersegurtasunaren arloko lehen topaketa Euskadin. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da parte-hartze aldetik; hiru kontinentetako 7 herrialdetako nazioarteko adituak eta hizlariak bildu dira Euskaldunan, eta hori bezain garrantzitsua, sektoreko euskal enpresak eta industriak, zibersegurtasuneko zentroak, Ertzaintza eta erakundeak ere bertan izan dira.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak ireki du ekitaldia, eta Javier Diéguez Basque Cibersecurity Centreko zuzendariak egin du aurkezpena. Ondoren, arlo honetako punta-puntako adituak aritu dira hizlarien artean; besteak beste, Mahir Nayfeh, McKinsey aholkularitza estrategiko entzutetsurako zibersegurtasunaren jarduna maila globalean zuzentzen duen bazkidea, eta Samuel Linares, Accentureko aditua, Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren sortzailea eta arlo honetan Espainiako aditu nagusietakoa, nazioartean entzute handikoa.

Mahir Nayfeh-k lehenago Senior VP postua betetzen zuen Booze Allen Hamilton-en herrialde berean Cyber and Analytics-eko praktika zuzenduz. Nayfeh Doktoreak, Persiar Golkoko 3 herrialde arabiarretako azpiegitura kritikoentzako agenda teknologikoa eta babes-estrategien definizioa zuzendu ditu. Esperientzia zabala du digital oil fields sektorera aplikatutako Automatizazio Sistema eta Industria Kontroleko (IACS) ebaluazioan. Sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, buru tekniko eta negozio-zuzendari gisa, hurrengo alorretan: Administrazio Publikoan, Defentsa eta Segurtasun Agentziatan, Finantza eta Retail-ean. Ingeniaritza Elektrikoan Doktore da Maryland-eko Unibertsitateagatik eta zenbait patente ditu.

Sei txosten eta mundu mailako hogeita hamar bat aditu, enpresa eta instituziok parte hartuko duten eztabaida desberdinak bilduko dituen egitarauaren testuinguruan, hots, Basque Cibersecurity Day-n, zibererasoen jomuga gisa enpresa txiki eta ertainari buruz, zibersegurtasuneko aukera gisa lankidetza publiko-pribatuari buruz, ekintzailetza digitalarentzako suposatzen duen erronka globalari buruz, hiritar digitalei edo sektoreko joerei buruz ere hitz egingo da. Egitaraua

Ekitaldiak merezi duen arretak, bere lehen urtean Zibersegurtasun Euskal Zentroak garatutako estrategia eta lanari gehituta Euskadi, esparru honetan Europa mailako erreferente izatera lagundu du.

Partekatu

Beste berri batzuk