Labein-Tecnaliak, FYMrekin eta Hormor enpresarekin batera hormigoi iraunkorra garatu dute
Financiera y Minera (FYM), eraikuntza-materialen sektoreko aitzindaria Euskadin, Labein-Tecnalia zentro teknologikoa eta Hormigones y Morteros Agote enpresa (Hormor) “Kubik” proiektuan elkarlanean ari dira. Azpiegitura bereziko egitasmo hori eraikuntzaren alorrean eraginkortasun energetikoa hobetzearekin loturiko I+G+B proiektu bakarra da munduan. Lankidetzak eraikuntzarako material berriak garatzea du helburu, orain arte aprobetxatu ez eta zabortegietara botatzen ziren siderurgiako agregakinetatik abiatuta. “Kubik” proiektuak dagoeneko bere lehenengo aplikazio materiala du: hormigoi berezia, Labein-Tecnaliaren Bizkaiko Teknologia Parkeko azpiegitura berriaren zimenduak eraikitzeko erabili dena. Izan ere, zentro honek bertan burutzen ditu I+G+B jarduerak benetako eskalan, eraikuntzako soluzio berrien eta girotzeko nahiz argiztatzeko sistemen bidez eraikinei ematen zaien eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko.