Laguntzak Aliantzan deialdia irekita
Laguntzak Aliantzan deialdia irekita Gipuzkoako desberdintasunak murrizteko eta bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko erronkak, mugikortasun berriaren testuinguruan kokatuz
Kutxa Fundazioak, ‘Desafio ekosozialetarako aliantzak 2024’, anbizio handiko laguntza-deialdia jarri du abian, bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko.
Irtenbide horiek proiektu eraldatzaileak ezartzen dituzten erakundeen arteko aliantzek garatuko dituzte, 2030 agendaren erronkekin bat etorriz: mugikortasun berriaren testuinguruan biodibertsitatea berreskuratu, kontsumo eta ohitura jasangarriak sustatu, eta desberdintasunak murriztu.
Deialdia, gutxienez hiru erakunde independenteren arteko aliantzei dago zuzenduta, ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sortatan oinarritutako irtenbideak proposatzen dituztenak.
Zein entitateek parte har dezakete
Kutxa Fundazioak proposamenen aurrekontuaren %80 finantzatuko du, gehienez ere 400.000 €-ko zenbatekoarekin eta gutxienez 100.000 €-koa, eta bi urteko epean gauzatu beharko da.
Informazio-saioa erakunde interesdunentzat
• Data: 2024ko maiatzak 7, asteartea
• Ordutegia: 11:00 – 13:00 edo 18:30 – 20:30
• Tokia: Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua, Tabakalera | Online