Lan Arriskuen Prebentziorako hitzaldiak OSALAN (Gela mugikorra)

Araba

Datorren astean, otsailaren 20tik 24ra, Arabako Teknologia Parkean hitzaldi batzuk egingo dira Lan arloan Prebentziorako Kontzientziazioa egiteko. Hitzaldiak OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) emango ditu Gela Mugikorra proiektuaren barruan.

Arabako Teknologi Parkea, 15/02/2012

Proiektuak xedetzat dauzka lan arloko segurtasun, osasun eta higieneari buruzko oinarrizko ideiak zabaltzea, eta enpresari eta langileen artean lan arriskuen prebentzioari buruzko sentiberatzea bultzatzea.

Prestakuntza tailerrak Lan Arriskuen Prebentziorako Teknikariek emango dituzte, eta langileei, arduradunei, enpresariei eta autonomoei zuzenduta daude. Ordu betekoak izango dira eta Eraikuntza Nagusiko aparkalekuan dagoen ibilgailu batean emango dira. Altzariz eta informatika baliabidez hornitua dago.

Proiektuan parte hartzen duten langile eta enpresa guztiei OSALANEK ziurtatu eta emandako asistentzia ziurtagiri bat emango zaie.

Prestakuntza Hitzaldiak enpresen jarduerara egoki daitezke. Interesatuta dauden enpresek aurretik eman behar dute izena, bai webgunearen bidez http://www.aulamovil-prl.com/ bai telefono bidez: 902 060 008.

Partekatu

Beste berri batzuk