Lan erreformari buruzko jardunaldiak 90 pertsona bildu ditu Arabako Teknologi Parkean

Araba

Teknologi Parkeak eta Arabako Enpresarien Elkarteak antolatuta, BSK Legal&Fiscalen lankidetzarekin, Lan Erreformaren bidez hartu diren neurriak aztertu dira jardunaldian.

Parque Tecnológico de Álava, 28/02/2012

Arabako Teknologi Parkeak gaur egin duen lan-erreformari buruzko jardunaldian 90 pertsonak hartu dute parte. Otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez bideratu den lan erreformak ekarritako neurriak aztertu dituzte jardunaldian parte-hartu duten hizlariek.

Arabako Enpresarien Elkarteko arlo juridikoko eta negoziazio kolektiboaren arduradun den Fernando Raposok, erreformari buruzko ikuspegi orokorra eskaini du ekitaldiari hasiera emateko: enplegua hobetzeko neurriak, lanpostuak sortzearen eta mugarik gabeko kontratuen sustapena eta malgutasun neurriak, besteak beste.

Ondoren, BSK Legal&Fiscal konpainiako lan saileko arduradun Eduardo Nieto eta Raquel Salinasek, araudi berriaren atalik garrantzitsuenak aztertu dituzte: kontratu mota berriak eta hobariak hauek onartzen dituzten enpresentzat, enpresa barruko malgutasuna errazteko neurriak eta egungo kontratuak eta berriak ebaztea erreforman oinarrituz.

Partekatu

Beste berri batzuk