LANBIDE HEZIKETAREN ESPERIENTZIAREN I. FOROAren bidez, gazteek, testigantza pertsonalen bidez, prestakuntza-ziklo bat amaitzean MODU ERREALEAN ezagutuko dute enpresan egiten den lana

DBHko eta Batxilergoko ikasleek, gainera, Arabako Teknologia Parkeko enpresetara bisita egingo dute lan hori bisualizatu eta egungo industriarekin harremana izan dezaten

Ekimena Arabako Lanbide Heziketako zentroek 2016-2017 ikasturterako abian jarri duten matrikulazio-kanpainaren baitan dago. Horren leloa “Erreleboa zure esku dago” da

Arabako Lanbide Heziketako IKASLANek eta HETELek, zentro publikoek eta itunpekoek hurrenez hurren, antolatu duten esperientziaren I. foroak Arabako Foru Aldundiaren, Vital Kutxa Fundazioaren eta Arabako Teknologia Parkearen laguntza jaso du