Laneko arriskuen prebentziorako zerbitzua Arabako Parke Teknologiko enpresentzat
Arabako Parke Teknologikoko enpresei euren kudeaketa hobetzen lagunduko dieten abantailak eskaintzen jarraitzeko asmoz, laneko arriskuei buruzko aholkularitza tekniko eta legal berri bat martxan jarri dugu, inolako kosturik gabe.
HELBURUA
Zerbitzuaren xedea da enpresako baldintzak hobetzen laguntzea laneko arriskuen eta osasunaren arloan, gai oso garrantzitsua baita.
NOLA EGITEN DUGU?
Prebentzio-teknikari bat bertaratzen da enpresara, elkarrizketa bat egiteko, eta prebentzioaren kudeaketarako alderdirik garrantzitsuenak aztertzen ditu: antolakuntza-modalitatea, plangintza, arriskuen analisia eta prebentzio-neurriak…
Horrez gain, prebentzioaren kudeaketari buruz eman litezkeen zalantzak argitzen ditu.
Topaketa horren emaitza isilpeko txosten bat izango da. Bertan, teknikariak zehaztuko du enpresak zer egoera duen laneko arriskuen prebentzioari dagokionez, eta hobetzeko proposamenak egingo ditu.
ZERBITZUA LORTZEKO
Prebentzio-diagnostikoa lortzeko, 945 010057 telefonora deitu edo lgonzalez@pt-alava.es helbidera mezu elektronikoa bidali. Prebentzio-teknikariarekin hitzordua emango dizugu, zuri hobekien datorkizunean.