Lantek-ek Alberto López de Biñaspre izendatu du konpainiaren CEO berri
Lantek-ek, txapa eta metalaren industria-sektoreko eraldaketa digitalaren arloan aitzindaria den multinazionalak, Alberto López de Biñaspre Maurolagoitia izendatu du konpainiaren CEO berri
López de Biñasprek 16 urte baino gehiagoko esperientzia du nazioartean mundu mailako taldeen lider; hain zuzen ere, enpresa-kultura eta talentuaren garapena sustatzen eta bultzatzen ikuspegi argia du, eta ospe handia errendimendu altuko eta konprometitutako taldeak sortzeko gaitasunari dagokionez. Negozio-garapenaren kudeatzaile izanik, haren ibilbide profesionala nazioarteko eragiketa eta proiektuak kudeatzera bideratu da, bezeroengan konfiantza sortzeko zerbitzu-eskaintza berezituak sustatzea eta kontsolidatutako negozio-fluxu berriak lortzea izan du helburu, etengabeko hazkundea lortzeko.
Azken urteetan, haren ibilbide profesionala General Electric enpresari lotuta egon da. Ipar Amerikako multinazional horretan, erantzukizuneko zenbait lanpostu izan ditu konpainiaren arlo ugaritan, azken urteetan Grid Automation negozioarekin lotuta. Dibisio horretan, Zamudion GE-ren lantegiko zuzendari nagusi izan da, 200 laguneko plantillarekin eta 70 milioi euroko fakturazioarekin. Horrez gain, Europako eskualderako, Errusiako eta CIS herrialdeetako eta Saharaz azpiko Afrikako P&L-ren zuzendari izan da; bertan, 450 profesional eta 10 ordezkaritzako taldea kudeatu zuen, 200 milioi euro baino gehiagoko fakturazio bolumena lortuta.
Aurrez EMEA (Europa, Ekialde Ertaina eta Afrika) eskualdeetan eta Europa hegoaldean ingeniaritza-zerbitzuak eta proiektuak ere bideratu ditu, besteak beste.
Deustuko Unibertsitatean Automatika eta Industria Elektronikako Goi Mailako Ingeniaria da López de Biñaspre, eta Mondragón Unibertsitatearen Proiektuen Kudeaketa Aurreratuaren ziurtagiria eta Project Management Institute-ren PMPk ziurtagiria ditu eta IEEE-ko Senior Member kidea da. Horrez gain, New Yorkeko GE Global Leadership Institute erakundean lidergo-programa ugari egin ditu, IE Business School-en Advanced Management Program batez gain zuzendaritza arloko prestakuntza osatzeko. Halaber, komunikabide ugaritan hainbat artikulu tekniko argitaratu ditu.
López de Biñasprek hainbat hizkuntza hitz egiten ditu (alemana, ingelesa eta frantsesa) eta horrek ahalbidetu dio beti talde multikultural ugari arrakastaz kudeatzea, ordezkaritzak zabalduz eta integratuz.
Lantek-ek, izendapen honekin, merkatuan duen lidergo-posizioa sendotu nahi du, eta hala, metalaren industrian eraldaketa digitalaren alde egindako apustua sendotu.