SPRI Taldeak “Basque Industry 4.0” euskal industriaren digitalizazio-estrategia aurkeztu du Mexikoko Smart Industry Summit kongresuan

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, Mexikoko León hirian (Guanajuato Estatuan) azaldu du Basque Industry 4.0 ekimenean integratutako euskal industriaren digitalizazio-estrategia, Europako erreferenteetako bat bihurtu dena

Aitor CobaneraSmart Industry Summit kongresuak (irailak 5 eta 6) espreski gonbidatu du Cobanera Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren ordezkari bezala parte har dezan.

Euskadik Basque Industry 4.0 izeneko estrategia bat dauka martxan, zeinaren helburua baita inguruneak eta ekosistemak sortzea eta Euskadiko industria-ehunaren eraldaketa digitaleko prozesua ahalbidetu eta bultzatzea. Estrategia honen barruko ekintzak izan dira SPRI Taldeak Mexikon egin duen aurkezpenaren oinarria.

Irakurtzen jarraitzea