Lantek konpainiak autobus eta kamioien eraikuntzarako kostuak optimizatu ditu

Araba

Neurrira diseinaturiko ibilgailu-kontzeptuak dira, batez ere, ibilgailu komertzialen fabrikatzaile entzutetsuen bereizgarri nagusia. Bezeroen aldetik iristen diren garraiorako lanak oso anitzak dira, eta segurtasun, malgutasun eta bolumenari dagozkien betekizun zorrotzak asebete behar dira. Helburu horrekin, Lantek konpainiak bere softwarea optimizatu du. Horrela, kamioiak, zisterna-ibilgailuak eta autobusak ekoizteko teknologia abangoardiazkoenarekin bateragarri da software hori. Hortaz, eredu estandarrak eta produktu espezializatuak ekoitzi ahal dira, garraioarekin lotutako helburu eta salgai oso anitzari erantzuna emateko.

07. Lantek, Bus+TrucksCAD/CAM software-soluzioek, nahiz merkatuan lider diren MES eta ERP direlakoek, prozesu guztiak optimizatzen dituzte: eskaintzaren sorrera, ordenagailu bidez lagundutako diseinua, materialen aprobetxamendu adimentsua eta fabrikazio fase guztien sinkronizazioa, ezarritako epean ekoiztea eta biltegiko kudeaketa ahantzi gabe.

Aldi berean funtzionaltasun maila eta segurtasun maila handia mantentzen denean, ibilgailu komertzialen fabrikatzaileek modelo bereziak eta sistemako osagaiak (iraulki, plataforma-ibilgailu eta meseta-ibilgailuetarako, kamioietarako atoi eta karrozeriak edo plataforma baxuko kamioietarakoak, zoru irristakorreko sistemak eta zisterna-kamioiak, autobusak, eta baita ezohiko erabileretarako ibilgailu pertsonalizatuak) uztartzen dituzte. Ordenagailu bidez lagundutako 2D eta 3D erako diseinuari esker, modelo bereziak sor daitezke bakarka eta modu azkarrean. Gainera, epe laburrean diseinuan aldaketak sar daitezke. Lantek konpainiak erabiltzen dituen software-soluzioek, beharrizan espezifikoetara egokitzeaz gain, malgutasun handiena eskaintzen dute eta ekoizpen-prozesuak etengabe aldatzen ari den merkatuko eskaerara dinamismoz egokitzea ahalbidetzen dute.

Habiei esker denbora eta dirua aurrezten da

“Kostuen presioa nabarmen areagotu da sektorean” adierazi du Joseba Montoyak, Espainia eta Portugalen Lantek konpainiako salmenta burua denak. “Bezeroek espero duten materiala prezio zentzuzko batean erabiltzea eskatzen diete ibilgailuen fabrikatzaileei”.

Lantek konpainiako bezeroek, ibilgailu komertzialen sektorean, nagusiki, Lantek Expert Cut izeneko softwarearen alde egiten dute xaflak mozteko makinen programaziorako (oxiebaketa, plasma, laserra eta ur-zurrusta). CAD/CAM soluzioa fabrikatzaile eta erabiltzaileekin lankidetza estuan metatutako 25 urte baino gehiagoko esperientziaren emaitza da: erabat bateragarria da makinen teknologiarekin, ekoizpen eta kalitate handiagoa ahalbidetzen du, habiatze-aukera ugari eskaintzen ditu materialak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta, horren ondorioz, denbora eta dirua aurreztea lortzen da.

Lantek konpainiaren softwareari esker, bere lantegietako ekoizpen-ahalmena optimizatu egiten da, izan ere, bezero bakoitzaren nahimen espezifikoak eta produktu estandarren ekoizpena uztartzen dira. Ahalmen askeak produktu estandarren fabrikazioarekin aprobetxa daitezke, hurrengo eskaeretan berehala bideratzen direnak. Horrela, makinen aprobetxamendu egokia bermatzeaz gain, materialak ahalik eta gehien aprobetxatzea bermatzen da. Gainera, geldirik egondako denborak eragindako kostu handiak eta hondakin modura botatzen den xaflaren proportzioa ekiditen dira.

Ekoizpen-prozesu guztiak kontrolatzea: saguan klik bat eginez eta denbora errealean

Baina Lanteken softwareak ez du hori bakarrik eskaintzen: software-soluzioei esker, prozesu guztiak kontrola daitezke etengabe, hasieratik amaierara arte: saguan klik bat eginez eta denbora errealean. Modu horretan, ekoizpen arloko arduradunek ziurtasunez jakingo dute uneoro kalitatea egokia dela, ekoizpena efizientea dela eta kostuak optimizatzen dituela, eta entrega-epeak betetzen direla.

Eta hori ez da dena: Lantek Integra soluzioari esker, sektoreko enpresek, gainera, tresnak (beren sistemetan ere txerta daitezkeenak) aprobetxatzen dituzte fabrikazio-prozesua hasieratik amaierara arte kontrolatu eta gainbegiratzeko, materialen kudeaketa barne. Lantek Integra malgutasun handiko soluzioa da; izan ere, bezeroekiko harreman (CRM), erosketa, biltegi nahiz uneko proiektuen kalitatearen kudeaketa eta kontrola ahalbidetzen ditu. Gainera, kontabilitateko programekin ere erabil daiteke. Horrela, esate baterako, sistemak biltegian dauden osagai estandarren izakinak azter ditzake eta eskaerekin erkatu. Modu horretan, lan-agindu bati dagozkion pieza egokiak eska daitezke. Barnean, indibidualki, edo programa estandarrean fabrikaturiko piezez gain, kanpoko partidak erosi eta biltegian kudeatzea ahalbidetzen du. Horrez gain, kostuak eta entrega-epeak kontrolatzea ahalbidetzen du, produktu guztiak epe barruan amaituta egon daitezen.

Lanteken softwarea ibilgailu komertzialen fabrikazioan txertatzeak prozesu gardena dakar: eskaera eta ekoizpenetik, entrega-unera arte. Modu horretan, arduradunek datuen arabera har ditzakete erabakiak, denbora errealean. Enpresek beren ekoizpen-prozesuak optimizatu eta sinkronizatzeko aukera dute kamioiak, zisterna-ibilgailuak, autobusak eta produktu pertsonalizatuak epe barnean fabrika daitezen. Horrez gain, prozesu optimoak lor daitezke, eta balio erantsia sortu. Neurrira egindako software-soluzioak eskaintzen dituen abantaila lehiakor horri esker, Lantek bazkide erabakigarria da ibilgailu komertzialen sektoreko enpresentzat.

Gaur egun, Lantek konpainiak 15.000 bezero baino gehiago ditu mundu osoan. Espainian eta Portugalen 2.600 erabiltzaile baino gehiago daude, xafla eta altzairuaren fabrikazioarekin zerikusia duten eremu guztietakoak. Horien artean dauden kanpo zerbitzuen hornitzaile txiki eta ertainak nahiz xafla eta altzairua merkaturatzen duten enpresak. Baina, horiez gain, industria-talde handien fabrikazio- eta biltegi-lantegiak aipatu behar dira, besteak beste, Iveco eta Lecitrailer taldeenak.

 

Partekatu

Beste berri batzuk