Lantek-ek arreta jarri du produkzioaren kudeaketaren eraginkortasunean Lantek Global Release 2019-rekin

Albisteak, Araba

Konpainiak 60 berrikuntza garrantzitsu gehitu ditu pieza metalikoen diseinurako eta mozketarako soluziorako eta produkzioaren planifikaziorako

Egindako eskaintzaren eboluzioa dela eta, produktuak beste maila batean kokatzeko aukera lortu da, produkzioa errazteko eta azkartzeko. Horrela, prozesuek ikusgarritasuna eta erabateko kontrola lortu dute

Lantek-ek, CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean multinazional liderra, eta aitzindaria txapa eta metal sektoreko enpresen digitalizatzean, aurkeztu du software soluzioen 2019ko bertsioarekin egindako berrikuntzak, Lantek Global Release 2019 kaleratzearen baitan.

Lantek-ek 40 berrikuntza egin ditu, produkzioaren kudeaketan eta instalazioen automatizazioen integralean, bereziki. Helburua zen programak hobetzea funtzionaltasun horiekin, eguneroko lanean sortzen diren datuak lortzeko eta erabiltzeko. Horrela, prozesuak eta analisia optimizatzea bilatu da, erabakiak ondo hartzeko.

“Gaur egungo mundu konektatuan, aintzat hartzen da datuak direla lehengaia. Horiei esker, garapenean aurrera egiten dugu eta merkatuan ezberdintasuna egiten dute abantaila izateko”, adierazi du Asier Ortizek, Lantek-eko zuzendari teknikoak (CTO). “Hori dela eta, Lantek-eko I+G+b ekimenetako atal handia da kalitatezko datuak nola lortzea, bektore ezberdinetatik, edozein mozketa eta prozesatze makineriaren erabateko kontrola eta kudeaketa lortzeko. Horien bidez mundu ikuspegi zabalagoa lortzen da; produkzio eta arintasuna areagotuz, eta konplexutasuna murriztuz”.

Enpresei hobe eta eraginkorrago produzitzen laguntzeko promesean, azken aurrerapen teknologikoak erabiltzen ditu Lantek-ek (AI, hodeia, machine-learning…) makineriaren konektibitate eta automatizazio hoberako. Horretarako, Lantek Global Release 2019k berrikuntza hauek aurkezten ditu:

Lantek Expert: automatizazioa eta trazabilitatea

Lantek-ek beste urrats bat egin du prozesuetan eraginkortasun gehiago eskatzen duen eta ohiko zereginetan denbora aurreztu nahi duen merkatuko beharrak asetzeko. Bezeroekin duen elkarlana abiapuntu izanda, 40 berrikuntza aurkeztu ditu, txapa eta metala mozteko bere CAD-CAM 2D software ezagunean: Lantek Expert.

Horien artean nabarmendu behar da proposamen berritzaile bat zuloak, eskeletoak edo zatiak suntsitzea kudeatzeko. Proposamena lagungarria izango da langileentzat egindako piezak lortzeko.

Beste hobekuntza ardatz bat izango litzateke lan-fluxua erraztea prozesu automatikoekin. Zereginen automatizatzea etengabekoa da; ohiko prozesuak lotu daitezke eta habiaratutako taldeak hobetu, bezeroaren beharren arabera.

Piezak identifikatzeko eta trazatzeko beharra asetzeko, piezen datu-baseen aukerak handitu dira. Gainera, QR kode bidez txapak eta zatiak marka daitezke modu automatikoan edo ia automatikoan. Horrela, Lantek-ek aukera mundu bat ireki du piezen informazioari buruz. Informazioak barne har ditzake eragiketak edo piezen ezaugarriak behin moztuta (kolorea, trataera, tolestaketa eta abar.)

Are gehiago, antolakuntzari esker, datuak kontrolatzeko eta lortzeko gaitasuna optimizatu da, eta horrek hobetu egin du mozketa makinen datu-basea. Gaur egun, merkatuko ia fabrikatzaile guztien 1.200 modelo baino gehiago ditu, baita produkzioko datuen kalitatea ere.

Integrazioa diseinu programekin

Mozketa eta tolestaketa prozesurako 3D modeloak integratzeko eta kudeatzeko gaitasunei dagokienez, 2019ko bertsioa berritu da diseinu programa nagusiak integratuta.

Horrela, programekin eta fitxategiekin lan egiteko aukerak gora egin du inportazio fasean, merkatuan dauden 3D formatu grafiko nagusiak gehitu direlako. Gainera, erabiltzaileek aukera izango dute sisteman zenbait tolestaketa-parametro aukeratzeko: tolestaketaren luzera eta angelua, erradioa, K Factor, tolestaketa berezia, errotazioa edo tresna aldaketa. STL fitxategiak sor ditzake ere pieza 3Dn ikusteko, DXF fitxategiak CNC gisa erabiltzeko, edo LSTC fitxategi gisa tolestaketaren informazioarekin.

Lantek Flex3d Tubes: tutuak moztearen eraginkortasuna hobetzen

2019ko bertsioak makineria modelo berriak ditu, gaur egun laser bidez tutuak mozteko dauden joerak jarraituz. Makinaren gaitasun mekanikoen arabera, mozketa hobetu da eta tutua garbitzeko, zatiak kudeatzeko eta pieza lortzeko mozketa erraztu zaio langileari.

Lantek MES: nola kudeatu produkzioa modu egokian?

Produkzioaren kudeaketa eta planifikazio egokia da arrakastarako gakoetako bat etorkizuneko enpresen fabrikazioan. Zentzu horretan, Lantek MES da berrikuntza nabarmenenak dituen produktua: 19. Helburua: produkzioa optimizatzen saiatzea, zenbait norabidetan.

Erabiltzaileek produkzioaren planifikazioaren erabateko ikusgarritasuna izango dute, unean, ikuspegi, sekuentzia edo Gantt tauletan, Lantek MES Monitoring modulu berriari esker. Sinpletasuna, potentzia eta berehalakoa izatea behar du eguneroko produkzioa protagonista izan dadin.

Horiei gehitu behar zaizkie eraginkortasuna orokorrean zenbait hobekuntza: habiaratzea txapen aukeraketarekin, produkzioaren trazabilitate osoa, datuen kalitatea lortzea eta hobetzea makina, txosten eta iragazki gehiagotan eta abar.

“Hobekuntza guzti hauen helburua da Lantek soluzioak beste maila batera igotzea, produkzioa are arinagoa eta errazagoa izan dadin. Datuen jarraipenari eta analisiari esker, prest gaude fabrikazio adimentsua aurkezteko 4.0 industria behar duen sektore bati lehiakorra izaten jarraitzeko. Horrela, bezeroen beharrak eraldatu ditugu fabrikaziorako eta kudeaketarako tresnak izan daitezen. Eguneratzeak benetan merezi du”, baieztatu du Asier Ortizek, Lantek-eko zuzendari teknikoak.

Lantek-i buruz

Lantek txapa metalikoaren sektoreko eta metalurgia industriako enpresak digitalizatzen dituen multinazional liderra da. Patentatuta duen fabrikazio adimenduneko softwareari esker, fabrikak konektatzen ditu, hau da, Fabrika Adimendunak lortzen ditu. Horrez gain, CCAD, CAM, MES eta ERP soluzioak eskaintzen dizkie metalezko piezak (txaparekin), tutuak eta profilak fabrikatzen dituzten enpresei, edozein ebakitzeko teknologia erabiliz (laserra, plasma, oxiebaketa, ur-zurrusta, zizaila eta puntzonaketa).

1986 urtean eratu zen makina-erreminten Europako sorburu nagusietako batean: Euskadin. Bere lanari esker, txapa eta metala prozesatzeko teknologiak eta fabrikazioa kontrolatzeko softwarerik aurreratuena bateratu daitezke. Gaur egun enpresa bere sektoreko lehenetakoa da, berritzeko gaitasunarengatik eta nazioartekotzeko konpromisoarengatik. 21.000 bezerotik gora ditu 100 herrialde baino gehiagotan, eta 20 bulego propio 14 herrialdetan. Hortaz, banaketa-sare zabala du nazioartean. 2017ko datuen arabera, nazioarteko jarduerei zor die diru-sarreren % 86.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.lanteksms.com/es

 

Partekatu

Beste berri batzuk