Lantekek % 19 handituko du fakturazioa 2017an metalaren industriarako eraldaketa digitalaren bideratzaile gisa

Araba

Mundu osoko enpresako ordezkariak bildu dira Arabako Teknologia Parkean Lantekek duen egoitza nagusian 2017. urterako emaitzak, ideiak, gogoetak eta helburuak partekatzeko asmoz

Estrategiaren gai nagusia bezeroek metalaren sektoreko enpresa digital bihurtzeko behar duten Lantek softwareko irtenbideak eskaintzea da. Horretarako, Industria 4.0ko eta Fabrikazio Aurreratuaren printzipioak jasotzen dituzte

Lantek_InternationalMeeting2017Lantekek 2017. urtea egungo negozio-zifra % 19 handitzeko aurreikuspenekin hasi du. Igoera hori nabarmenagoa izango da Europako eta Ipar Amerikako merkatuetan. Horietan, multinazionalak dagoeneko fakturazio arloko igoera handiak izan ditu aurreko urtean. Lantekek Arabako Teknologia Parkean egindako International Meeting 2017an komertzialen eta teknikarien talde osoa bildu zuen aurreikuspen horiek berrikusi eta ekitaldi honetarako estrategia nagusiak partekatzeko asmoz.

Lanteken hazkundearen oinarri nagusia irtenbideen arloan negozio-zifrak izango duen igoera da. Izan ere, joan den urtekoarekin alderatuta, igoera % 68koa baino gehiagokoa litzateke, baina CAD/CAM arloak ere hazkundea izango luke eta % 7 inguruko zifraren arabera igotzea aurrez ikusi dute. Europa da oraindik ere hazkunde handien izatea aurrez ikusi duten merkatua eta, horrekin lotuta, batez ere herrialde hauek aipatu behar dira: Espainia, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua. Negozio-zifraren igoera handia aurrez ikusi duten beste herrialdeetako bat da AEB.

Alberto Martínezek, Lantekeko CEOak, hazteko aurreikuspen horiek albiste bikaina direla adierazi eta honako hau gehitu du: “gure enpresak 2016an lortutako emaitza onei gehitu behar dira; izan ere, merkatu batzuetan, Espainian eta Portugalen, adibidez, % 20 baino gehiagoko igoerak izan ditugu. Hala, 3 ekitaldi jarraian izan ditugu gure negozio-zifran igoera handiekin. Horri guztiari esker, 5 kontinenteetako 18.000 bezerorengana baino gehiagorengana iritsi gara”.

Egoitza nagusian egindako International Meeting 2017 topaketaren baitan, Lantekeeko taldeak hazteko estrategia eta ekitaldi honetarako berrikuntza esanguratsuenak baieztatu zituen. Horien artean, bulego propio berriak irekiko dituztela nabarmendu zuten. “Mantentze-lanen zerbitzuetan igoera handiak eta proiektu handien kontsolidazioa eta igoera gertatuko dela aurrez ikusi dugu gainera. Dagoeneko halakoak ditugu abian mundu mailan prestigio handia duten marka batzuekin, John Deere edo Salzgitter markekin, adibidez. Gure partnerrekin aurretik ezarritako aliantzak ere bultzatuko ditugu eta, fabrikazio aurreratuaren arloan, aliantza berriak lortzeko lan egingo dugu. Azkenik, mundu mailako OEMS akordio berriak bultzatuko ditugu”, nabarmendu du Lantekeko CEOak.

Saioei amaiera emateko, bertan izan zen Alex Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia. Zuzendariak mundu mailako software industriala hornitzen eta mundu osoan Industria 4.0 indartzen duen enpresa izateak duen garrantzia azpimarratu zuen.

Igoera handiak 2016an

2016. urtean, Lantekek nabarmen areagotu du negozio-zifra bere sareko herrialde askotan. Bereziki esanguratsua da merkatu hauetan izan duen igoera: Frantzia (% 24), Espainia (% 22), Italia (% 19), Kanada (% 17) eta Txina (% 11). Enpresaren negozio-lerro ugariei dagokienez, azpimarratu beharrekoa da Lantek Factoryk izan duen kontsolidazioa eta hazkundea. Enpresarako garapen handieneko esparruetako batekin, Industria 4.0 izenekoarekin, lotura estua duen dibisioa da.

Bestalde, 2017. urtean, Lantekek I+G arloko inbertsioaren aldeko apustu handia egiten jarraituko du munduko 100 herrialde baino gehiagotan banatuta dituen milaka bezeroek dituzten erronkak konpontzen eta berritzen jarraitzeko. Horrekin lotuta, enpresak beste 30 langile inguru kontratatzea aurrez ikusi du.

Partekatu

Beste berri batzuk