Lantekek 64 bit-erako nesting-eko softwarea iragarri du

Araba

Lantek Expert berriak, 64 biterako bertsioan, memoriaren kopuru areagotua erabiltzea, errendimendua areagotzea eta segurtasuna hobetzea ahalbidetuko du

64bitsLantekek, mundu mailan metal-industriarako CAD/CAM/ MES/ERP softwareko irtenbideak garatzen eta merkaturatzen liderra den enpresak, lehen urratsa eman du 64 biteko mikroprozesadoreek eskaintzen dituzten gaitasun areagotuetarako bere irtenbideak txertatzeko eta 64 biteko Lantek Expert bertsio natiboa merkaturatzeko asmoa du. Bezeroek egungo zerbitzariei eta ekipoei errendimendu hobea atera ahal izateko softwarearen bertsio espezifikoa izango da. 32 biterako bertsioarekin batera, Global Release 2017 izenekoaren merkaturatzean gehituko da. Hala, teknologia-enpresak berrikuntzarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko bere konpromisoa agerian utzi du bost kontinenteetan dituen milaka bezeroen lana erraztu ahal izateko. Beste aurrerapen batzuen artean, bertsio berri honekin, kalkulu-prozesu batzuen errendimenduan % 50 arteko hobekuntza aurrez ikusten da.

“Lanteken filosofia beti da sektorearen abangoardian egotea eta gure softwarea 64 biteko mikroprozesadoreetara egokitzeak hobekuntza esanguratsua ekarri du. Horri esker, gure irtenbideetatik eratorritako prozesu guztietarako eragingarritasun hobea lor daiteke. 4.0 industriarako bidean beste aurrerapen bat da”, azaldu digu Asier Ortizek, Lantekeko Teknologia arloko zuzendariak (CTO). Hala, adibidez, 64 bitetarako Lantek Expert berriak memoria-edukiera askoz handiagoa eta askoz ere modu eragingarriagoan erabili ahal izango du. 32 biteko programak ez dira 4GB-eko memoria baino gehiago bideratzeko gai, gaur egun edozein ordenagailutan eskuragarri dagoen memoria baino askoz ere gutxiago. Orain ia behar den memoria guztia bideratu ahal izango da. Hori batez ere memoria horren erabilera intentsiboa egitea behar duten prozesu batzuetan izango da onuragarria. Bertsio berri horrek arkitektura berria ere eskainiko du, eta helbideentzat espazio ia mugagabea izango du erabiltzaile gisa egindako prozesuetarako.

Errendimendu eta segurtasun gehiago

x64 prozesadoreek helburu orokorreko eta SEE-en erregistroen bikoitza dute x86koekin alderatuta. Gainera, erregistroek “kolpe bakarreko” 64 biteko osoekin lan egin dezakete. 64 biterako Lantek Expert berriaren kasuan, algoritmo konplexuekin egindako kalkuluen kopuru handia biltzen duen aplikazioa denez, errendimendua nabarmen hobetzen da aparteko erregistro horien erabilerarekin.

Software berriaren beste abantaila nagusi bat da kodea exekutatzeko zein instalatzeko garaian segurtasuna areagotu egiten dela. Ezaugarri berri horren adibidea da bufferraren overflowaren aurrean ematen duen babesa. Horrek kodea modu zuzenean eta seguruan exekutatzea bermatzen du.

Egokitzapen hori gehitzeak are gehiago sendotuko du Lantek Expertek CAD/CAM nesting softwarearen (munduko aurreratuena dela esan dezakegu) moduko merkatuan duen lidergoa. “Bere garaian, irtenbide hori garatu genuen txapa metalikoko makinen CNC programazioa optimizatzeko eta mekanizazioko estrategien eta habiaratzeko algoritmo aurreratuenekin aberasten joan gara. 64 bitera igarota, are software sendoago eta eragingarriago bihurtu da”, aipatu du Asier Ortizek.

Lanteken helburua 64 biteko bertsioa bezeroaren lehentasunen arabera eta modu bereizigabean 2017ko bertsioan ezartzea da. Dagokionean iragarriko duten etorkizuneko bertsioan, 32 biteko bertsioa desagertu eta 64 biterako bertsioa izango da merkaturatutako plataforma bakarra.

Partekatu

Beste berri batzuk