Nevadako Estatuko (AEB) ordezkaritza batek Bizkaiko Parkea bisitatu du

Bizkaia

Nevadako Estatuko (AEB) arlo ekonomikoko eta kanpo-merkataritzako arduradun Jarad Van Wagonerrek eta Kristopher Sánchezek, hurrenez hurren, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések harrera egin zieten

fotos visita Nevada 003Bizkaira egindako bidaia ekonomiko garrantzitsuaren barruan kokatzen da Nevadako ordezkarien bisita. Parkeak azken 30 urteotan izandako garapena eta lurraldearen ekonomian duen garrantzia ezagutu ahal izan dituzte euren egonaldian. Bestalde, Parkean kokatutako zenbait enpresekin bilerak ere egin dituzte, Ormazabal, Gamesa eta Ingeteam konpainiekin, hain zuzen.

Era berean, Bizkaian zeudela aprobetxatuz, ordezkaritza estatubatuarrak aukera izan du Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeríarekin eta Ekonomi eta Lurralde Garapeneko foru-diputatu Imanol Pradalesekin biltzeko. Elektrizitatearen eta autonomozioaren sektoreak sakonago ezagutzeko duten asmoa helarazi diete, etorkizuneko inbertsioei begira.

Partekatu

Beste berri batzuk