Lantekek Gemma Nogales izendatu du Pertsonen Garapeneko zuzendari eta enpresako Giza Baliabideetako zuzendaritza orokorra bere gain hartu du

Araba

Lantekek Pertsonen Garapeneko zuzendari eta Giza Baliabideen saileko arduradun nagusi izateko Gemma Nogales Ramírez izendatu eta enpresara gehitu duela iragarri du. Bere funtzioen berri zuzenean Alberto Martínezi, Lantekeko CEOari, eman beharko dio

Gemma Nogales_Lantek_bErakundeak abian jarritako estrategia korporatiboaren baitan dago sarrera berri hori eta Lantek 4.0 programa gauzatzeko eta Pertsonen Gida Plana ezartzeko planteatutako ekimenei lotuta dago. Horren bidez, enpresak giza baliabideen kudeaketarekin lotutako alderdi guztiak estaliko ditu bereziki alderdi hauek aintzat hartuta: talentua erakartzeko eta leial bihurtzeko politikak, gaitasunen kudeaketa eta enpresako garapen profesionalaren planak.

Hemendik aurrera, Nogalesek bere gain hartuko du Lantekeko Giza Baliabideen sailaren zuzendaritza korporatibo orokorra eta, horren baitan, honako hauez arduratuko da: enpresako “Employer Branding” programa kudeatzea; Lantekeko aldaketa digitalaren aldeko apustua oinarritzat hartuta, aldaketa kudeatzea; talentu berria hautatzea eta gaur egungoa leial bihurtzea; eta erakundeko bulego ugarietarako ad hoc prestakuntza-programak garatzea (besteak beste).

Bere ibilbide profesionala, azken urteotan, giza baliabideen arloko irtenbideak eskaintzen dituen Denbolan aholkularitza-enpresari (giza baliabideen eta langileen hautaketako aholkularitza-enpresa) lotuta egon da, eta Espainiako estatuko iparraldeko arduraduna izan da.  Nogalesek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du Giza Baliabideak kudeatzen eta, 10 urte baino gehiagokoa Giza Baliabideen arloko irtenbide-proiektuak eta taldeak zuzentzen hautaketako, prestakuntzako eta outsourcing-eko aholkulari gisa. Gainera, sektore industrialaren eta logistikoaren ezagutza handia du eta proiektu ugariren diseinuaz eta ezarpenaz arduratu izan da.

Nogales Psikologian lizentziatua da, eta antolaketa industrialean espezializatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Gainera, Arabako Graduatu Sozialen elkargo ofizialean Lan-harremanetako Masterra eskuratu zuen. Bestalde, UNED unibertsitatean Giza Baliabideen Zuzendaritzako Aditu Graduondokoarekin osatu du prestakuntza.

Partekatu

Beste berri batzuk