Martxoaren 26tik apirilaren 8ra Haur Parkea egunero egongo da irekita! Zatoz!

Gipuzkoa

Ordutegia: 10:30-20:00

ekoKutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urte bitarteko haur eta hauen familientzako aisia espazioa da, irizpide pedagogikoekin diseinatutako kalitatezko aisia espazioa. Haurren jolasteko eran oinarritu gara hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortzeko. Bertan, jolas aukera ugari dituzte, besteak beste, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak daude, hala nola, zuhaitzak, kabiak, sareak, baserritxo bat… Haurrak gainera, momentuan nahi duen jolas-espazioa eraikitzeko aukera du.

“Baratza nire balkoian” ikastaroa

 Apirilaren 6 eta 13an

Baratza nire balkoian ikastaroarekin, zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak eskuratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, guztion artean bakoitzaren balkoia edo terrazaren baldintzak kontutan hartuta, landare desberdinen antolaketa posiblea diseinatzen eta elementuak sortzen ikasiko dugu.

Datak: apirilaren 6an eta apirilaren 13an (ostiralak)

Ordutegia: 16:00-19:00 (2 saio)

Hizkuntza: elebitan

Izen emateak hemen

 

Partekatu

Beste berri batzuk