Lantekek tren-sektorea Industry 4.0ra eraldatzen lagundu du

Araba

Gero eta bizkorrago, gero eta eragingarriago… Lehen lurrun-makinetatik hasi eta abiadura handiko trenera arte, garai bateko tren-makinak ahaztu gabe, trenen mundua beti egon izan da aurrerapenaren eta berrikuntza teknologikoaren abanguardian.  Gaur egungo eta, batez ere, biharko erronkei erantzuteko garaian, Lantek ezinbesteko erreferente bihurtu da trenen eta trenbideen sektoreko enpresentzat; izan ere, 4.0 Industriarako aldaketa digitalaren prozesuan laguntza ematen die

Lantek_railway_bOxiebaketan, plasma- eta laser-ebaketan, ur-zurrusta bidezko ebaketan eta txapa metalikoaren puntzonaketan espezialista izateaz gain, Lantek aitzindaria da kudeaketako softwareko irtenbide pertsonalizatuetan (MES/ERP).

Lantek softwarea 30 urte baino gehiagoko esperientziaren eta fabrikatzaileekin eta amaierako erabiltzaileekin izandako lankidetza estuaren ondorioa da. Ezin hobeto bateratzen ditu makinen teknologia tren-enpresen programazioko eta kudeaketako beharrekin. Enpresaren software arloko aukerak trenak eta errailak eraikitzera bideratutako pieza espezifikoak fabrikatzeko eta fabrikazio-prozesu guztiak optimizatzeko balio du.

“Lantekek tren-industriari mugigarritasun seguruagoaren eta adimentsuagoaren bermea eskaintzen dio fabrikazio-prozesuen erabateko kontrolari esker. Trenbideen gaineko garraio-baliabideen ikuspegi globala eta etorkizunekoa eskaintzen dugu. Gure helburua fabrikatzaileei amaierako erabiltzaileen beharrak, segurtasuneko murrizketak eta etengabeko bilakaera duen teknologia kontuan hartzen dituzten irtenbide berriak eta eragingarriak eskaintzea da”, azaldu du Alberto Martínezek, Lantekeko zuzendari nagusiak.

Software-programa horiekin diseinatutako pieza guztiak daude pentsatuta fabrikatzaileen zein bidaiarien eskakizun eta erosotasun mailari erantzuteko: ergonomia, erabilitako materialak, ebaketen formak, banaketa eta muntaketa.

Lantekek mundu osoan du presentzia eta bezeroekin gertutasun geografikoa izatea ezarri du lehentasunezko helburu gisa; izan ere, hala bakarrik eman diezaiekete arreta epe laburrenetan.

Erantzuna emateko gaitasun hori asko estimatzen dute enpresan konfiantza jartzea erabaki duten erakundeek. Horixe da, esate baterako, Alstom izeneko Frantziako enpresaren kasua: “Ez dio axola bere lantegiak edo bezeroenak non dauden. Lantekek munduko edozein tokitan esku har dezake”.

Trenak eta trenbideak fabrikatzeko software espezifikoaren aukerarekin, Lantekek bezeroak planteatutako eskakizun eta kasuistika bakoitzerako egokitutako erantzuna eskain dezake.

Mundu osoan banatutako tren-industriako enpresa ugarik erabiltzen ditu dagoeneko Lantekeko programak. Horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Alstom Brasilen, Perun, Turkian, Espainian eta Italian; CAF Mechanics Metal Alemanian; Global Transporte Industria Servicio Mexikon; eta mundo osoko beste hainbat.

Denbora eta dirua aurrezten duen produkzioaren jarraipena

Errentagarritasuna hobetzeko, Lantek Expertek makinen teknologia guztia kudeatzen eta pieza eta txapa bakoitzeko kostua eta denbora kalkulatzen ditu. Pieza parametrikoen liburutegia eta datu-base irekia ere baditu erabiltzaileek piezak, fabrikazio-aginduak, txapak eta abarrak atera ditzaten. Informazioa lortzeko, nahikoa da datu batzuk zehaztea: erabilitako materiala, lodiera, bezeroa edo data.

“I+G arloko gure ingeniarien taldeak erabilterrazago eta erabiltzeko atseginago bihurtzeko softwarearen erabilerarekin lotutako erraztasunean lan handia egin du nahiz eta prozesatzen dituen zereginen konplexutasuna handia izan. Tresna adimenduna eta asko hobetutakoa da; tren-industriako beharrei erantzuna emateko modu espezifikoan sortuta dago”, nabarmendu du Alberto Martínezek.

Software bakarra, erabilera ugari

Lantekek balio-aniztasun maila gaindiezina eskaintzen du, baina baita malgutasun handia ere. 4.0 Industrian ezinbesteko baldintzak dira horiek. Abantaila lehiakor horiei esker, enpresa bakoitzaren beharretara, arazoetara eta aurreikuspenetara egokitu, tren-industriaren moduko merkatu ultralehiakorrean bereizi eta etengabe aurrerapen tekniko eta teknologiko berriak bila ditzake.

Alberto Martínezek bereziki nabarmendu nahi izan du espezifikotasun hori: “Gure software-programak behar bakoitzerako neurrira prestatutako irtenbideak eskaintzeko sortuta daude. Horixe da gure aukera onena. Eskaintzen dituzten aukera ugariei esker, trenen eta egituren hasierako diseinurako zein fabrikazio-kate osoan erabil daitezke”.

Partekatu

Beste berri batzuk