Latinoamerikako ordezkaritzek Bizkaiko Parkearen kudeaketa-eredua ezagutu dute

Bizkaia

visita delegación de Ecuador 004Maiatzean, Latinoamerikatik etorritako ordezkaritza bik bisitatu dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, bertoko kudeaketa eredua zuzenetik ikusteko.

Lehendabizi, Azuayko prefekturaren (Ekuador) ordezkaritza etorri zen, prefetordea buru zuela eta eskualdeko sei alkaterekin batera. Parkearen bilakaera garrantzitsua ezagutu gura izan dute, baita Parkeak berak Bizkaiko garapenari egiten dion ekarpena ere. Hala, esperientzia Ekuadorrera eraman ahalko dute, eta han ekoparkea sortzeko lanean jardun.

Ordezkaritza mexikar bat ere etorri zen Parkera, San Luis Potosítik hain zuzen. Parkearen eredua sakonki ezagutzea izan da euren asmoa, eta interes handia adierazi dute berton kokatutako automozio-enpresengatik, nazioartean punta-puntakoak baitira euren ustez. Ordezkaritzaren buru Garapen Ekonomikoko idazkaria izan da, eta Mexikoko parkeetako ordezkari eta enpresaburuak ere egon dira.

Partekatu

Beste berri batzuk