Lehen laguntzak eta desfibriladorea erabiltzea

CFP Servicio de Prevenciónekin (prebentzio-zerbitzua) elkarlanean antolatu dugun “Lehen laguntzak eta desfibriladorea erabiltzea” izeneko pilulara gonbidatu nahi zaituztegu. 2017ko martxoaren 23an, ostegunean, 09:30etik 11:30era bitartean egingo da Arabako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian.

untitledJardunaldiaren helburua heriotza eragin dezaketen larrialdiak ezagutzea eta haien aurrean modu eragingarrian eta berehalakoan erantzutea da: bihotz-geldialdia, arnas gelditzea eta/edo gorputz arrotz batek aireko bidea buxatzea (OVACE)  Horrez gain, pilula horrek ezagutza eta trebetasun batzuk eskuratzea ahalbidetuko digu gai hauen inguruan: lehen laguntzak, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta DESA erabiltzea (kanpoko desfibriladore erdi-automatikoa).

Jardunaldia ezagutza horiek eskuratzeko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Gainera, horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da pertsona guztiak daudela larrialdi kasuetan laguntza ematera derrigortuta eta 9/2015 Dekretuak (3. art.) barruti jakin batzuetan DESA eskuragarri izateko betebeharra finkatzen duela. Barruti horiek, besteak beste, honako hauek dira: merkataritza-establezimenduak, banakakoak eta kolektiboak, garraio-instalazioak, establezimendu publikoak (ikuskizunak, aisialdiko jarduerak) eta hezkuntza-zentroak.

Jardunaldia doakoa da eta beharrezkoa da etorriko zarela.

Tokiak oso mugatuak direnez, izen-emate orden zorrotza edukiko  da.

Informazio gehiago eta izen ematea: innovacionalava1@parke.eus

Tel: 945 010055