Parkeko enpresak Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusiko protagonistak

Araba

Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioko jardunaldi nagusia martxoaren 28an egingo dute Gasteizeko Europa Biltzar Etxean. Ekimen hori Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta BIC Arabak antolatu dute eta lurraldean ekintzailetza bultzatzea du xede

Alava EmprendeMarket place-aren formatua izango du publikoaren eta hizlarien arteko konexioa erraztu ahal izateko eta Arabako Teknologia Parkeko enpresa batzuek, CIC Energigune, Meteo for Energy, Air Estudio, I+Med, Emprendiza eta Grupo Alcor taldeak, jardunaldian zein gazte ekintzaileen fucked up live-etan hartuko dute parte. Azken horiek tertuliakideen zailtasunak partekatzea eta hala ekintzailetzaren inguruko benetako ikuspegia eskaintzea xede duten elkarrizketak dira. Bestalde, Arabako ekintzaileen “piluletan” ere hartuko dute parte enpresa horiek.

Araba Ekinean ekimeneko aurtengo edizioan Parkeko enpresak izaten ari diren parte-hartzea oso aktiboa ari da izaten. Hilaren 28ako jardunaldi nagusian izango duen parte-hartzeaz gain, CIC Energiguneko Proiektuen Kudeaketako eta Negozio Garapeneko zuzendariak, José Castellanosek, Nagore Ortizekin eta Aitor Villaverderekin batera, martxoaren 10ean gai hau landu zuen Tailerreko bere instalazioetan: “Benetako ikerlariek bezala berritzea”. Bertan, CIC Energiguneko taldeak berrikuntza arloan izandako arrakastaren gako batzuk azaldu zituen.

Partekatu

Beste berri batzuk