Lehendakaria ERKIDEren Batzar Nagusian izan da, Arabako Parke Teknologikoan

Araba

  • Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak 2013ko jardunen balorazioa eta 2014rako ezarritako helburuen aurkezpena egin du bere Batzar Nagusian.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren Batzar Nagusian izan da, Arabako Teknologia Parkean, Juan Mari Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.

ERKIDEk Euskadiko lan elkarteei, irakaskuntzari eta kreditu kooperatibei ematen dien bultzadarekin bat dator Eusko Jaurlaritza, lehendakariak esan duenez eta gaineratu du “lana eta lankidetza beharrezkoak direla, egun bizi dugun egoera ekonomiko zailetik indartuta ateratzeko”.

Honekin batera, lehendakariak orientazio berria proposatu du Euskadiko elkarrizketa sozialerako. «Etorkizun ekonomikoak eskatzen digu bateragarri egitea berreskuratze ekonomikoa, hazkundea, gizarte-justizia eta elkarrizketa soziala. Enplegu-aukerak lehenetsiko dituen orientazio bat proposatzen dut».

ERKIDEk bere Batzar Nagusia egin du Arabako Teknologi Parkeko auditoriumean, 2013.urteko jardunaren balorazioa egin eta 2014.eko helburuak aurkezteko. Iazko jardunak baloratzerakoan, ERKIDEk azpimarratu du oso urte zaila eta gogorra izan zela, krisia hasi zenetik urterik zailena. Baina bada datu positiborik, hain zuzen ere Lan Elkarteko Kooperatiben sorrerak gora egin duela, 2013an 173 eratu ziren, aurreko urtean baino 24 gehiago.

2014.urterako diseinatutako helburuen artean garrantzitsuenak honako hauek: enplegua sortzea, federazioko kide diren kooperatiben kopurua igotzea eta MerkaERKIDE, Kooperatiben Merkatal-Plataforma sendotzea, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk