Lehendakaria Toyota enpresaren presidentearekin batzartu da

Gipuzkoa

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak lagunduta, Takeshi Uchiyamada Toyota enpresaren arduradunarekin batzartu da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia  Parkean

2016_09_08_lhk_toyota_067Uchiyamada jaunak Donostiara egingo duen bisitaldia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren testuinguruan kokatzen da, 1993. urtean Anberes kultur hiriburu izan zenean esparru sozial eta kulturalean Europaren eta Japoniaren arteko lotura indartzeko asmoz sortu zen EU-Japan Fest erakundeko presidente gisa etorriko da-eta.

Dena den, Toyotako presidenteak egonaldi hori baliatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko politikaren eta enpresaren munduarekin harremanetan jartzeko eta Japonian lan egiten duten euskal enpresen ordezkariekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan filialak dituzten Japoniako enpresen ordezkariekin biltzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk