Lehendakariak, bideokonferentzia bidez, Satlantis enpresaren lehen kameraren Nazioarteko Espazio-estaziora jaurtitze ekitaldian parte hartu du

Albisteak, Bizkaia

Satlantisek 15 kg-ko miniaturizazio muturreko kamara bat jaurti du Japoniatik metrotik beherako ebazpenak lortzeko, 7 urteko garapen teknologikoaren eta 16 milioi €-tik gorako inbertsioaren ondoren

Iñigo Urkullu Lehendakariak  inauguratu zuen Bilbo, Gasteiz, Madril, Erroma, Paris, Washington, Florida, Brusela, Tokio eta Tanegashima uhartetik egindako jaurtiketa ekitaldia, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Cristina Garmendia SATLANTISeko presidentearekin batera.JAXA espazio agentziak zuzentzen duen HTV-9 misioaren bidez egin da jaurtiketa  Nazioarteko Espazio Estaziorako (ISS) bidean. Bidaiak 4 egun iraungo ditu estazioaren abiadura 27.580 km/h-ra iritsi arte.Lehendakariak, bere hitzaldian, ikerketaren garrantzia eta ekoizpenarekin eta aplikazioarekin duen lotura azpimarratu du. Esan duenez, proiektu honek Euskadin egindako inbertsio hirukoitzari erantzuten dio:
– Ikerketaren aldeko apustu irmoa;
– Goi-mailako teknologia ekoiztea ahalbidetzen duen ekosistema industriala; eta
– Ingurumena eta bizi-baldintzak hobetzeko erabiliko den emaitza.

“Proiektu honek ikerketa eta teknologia, ekoizteko gaitasuna eta ingurumenaren hobekuntza batu ditu. Basque Research and Technology Aliance-n jasotako gaitasunak “, esan du.Enpresako arduradunek azaldu dutenez, jaurtiketa honek tamaina honetako kamera batek espazioan erresoluzio submetriko bat lortzen duen lehen aldia da. Japoniarra ez den teknologia bat ISS japoniar eremuan instalatzen den lehen aldia ere bada.
Ekitaldi honen inguruan antolatutako mahai-inguruan, Satlantiseko CEO Juan Tomas Hernanik moderatu du, eta Karmelo Sainz de la Maza (Elkarkidetzako presidentea), Javier Ponce (CDTIko zuzendari nagusia), Paolo Minciacchi (e-GEOSeko CEO, Telespazio), Jean Jacques Dordain (ESAko zuzendari nagusi ohia), sean o ‘Keefe (ESAko zuzendari nagusia) izan dira bertan.SATLANTIS

Satlantis enpresa aitzindaria izan da teknologiak, adimen artifiziala, elektronika industriala, optika eta mekanika oso zehatz uztartzen, emaitza berri hau lortzeko. Lehiakortasun handia dagoen eremuan lan egiten duen enpresa izanda, Espaziora iristea funtsezkoa izan da. “Irabazitako posizioa finkatzea ere garrantzitsua da”, esan du Hernanik. “Enpresa aliantza publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzarekin eta MINECOrekin (Axis/Ico), akziodunen artean, EVERIS bezalako industria-bazkide handiekin eta orza bezalako finantza-inbertitzaileekin. Enpresa beste jauzi bat egiteko prest dago, 26 milioi euroko finantzaketa-erronda batekin, sateliteen operadore globalekin aliantza eginez “.

Partekatu

Beste berri batzuk