Lehendakariak Miguel Lazpiur, Justo Ercilla, Jesús Hermosilla, Juanjo Azkarate eta Miguel Gandiagari emango dizkie Korta Sariak

Araba

Eusko Jaurlaritzak 12 urtetan, sariak martxan jarri zirenetik, saritu dituzten enpresari guztiak omenduko ditu.

Eusko Jaurlaritza, 12/06/2012

Gaur arratsaldean, Patxi López lehendakaria aurten 12. aldiz egingo den Joxe Mari Korta Sarien banaketa ekitaldiko burua izango da. Ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan egingo da. Enpresari, erakunde eta euskal jendarteko ordezkari ugari izango dira bertan eta bost euskal enpresariren lan-ibilbidea sarituko dute.

Hauek dira aurten saria jasoko dutenak: Justo Ercilla (Zayer-en sortzailea), Juanjo Azkarate (CCCren kontseilari ordezkaria), Jesús Hermosilla (Baskonia taldekoa), Miguel Gandiaga (Ingeteam-ekoa), eta Miguel Lazpiurren, Confebask-eko lehendakari ohia.

Epaimahaiak azpimarratu duenez, nabarmentzekoa da bost sarituek euren lan jarduera garatu duten enpresaritza sektoreekiko duten konpromisoa. Halaber, «enpresaritzako baloreak garatzen, enpresak sortzen eta jarduera berriak eta lanpostuak sortzen izan duten garrantzia» azpimarratu du.

Partekatu

Beste berri batzuk