LEIOAKO CAMPUSAK, LEHEN ALDIZ HARTUKO DU OSTEGUN HONETAN EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOETAKO ERAKUNDEETAKO PROFESIONALEK OSATUTAKO LAU TALDE ARITUKO DIREN “PARKEA MUSIK FEST”

Albisteak, Bizkaia

Sarrera librea eta irekia izango duen ekitaldia 17:30ean hasiko da, Leioako campuseko Egoitza Eraikinean

“Parkea Musik Fest” ekitaldian parte hartuko duten lau taldeak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan lan egiten duten pertsonek osatzen dituzte

Datorren ostegunean, urriaren 20an, Leioako Campusak “Parkea Musik Fest” ekitaldiaren beste edizio bat hartuko du. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak langileen sormen-talentua ikusarazteko eta lan-espazioa esperientzia sozial eta kulturaletara irekitako bizi-ekosistema bihurtzeko bultzatutako ekimena da. Leioako Campusak jende guztiarentzat irekita dagoen jarduera hori hartzen duen lehen aldia izango da.

Ekitaldia Leioako Campuseko Bizkaiko Parkearen Egoitza Eraikinaren ondoko zabalgunean jarritako karpa batean egingo da. 17:30ean happy hour-a hasiko da –18:30ak arte– baita lehen kontzertua ere, eta jarraian parte hartuko duten gainerako taldeak arituko dira, rock estilokoak eta alternatiboak. Saioa “Beyond His Faith” taldearekin hasiko da (17:30); ondoren, “Who Killed Laika?” (17:45) etorriko dira, gero, “Pentatonics Banda” (19:00), eta, azkenik, “Desert Tracks” (19:45).

Taldeetako kideek, BC Materials Neurozientziaren ikerketarako Achucarro Institutuan eta Biofisika Institutuan egiten dute lan.

Ekitaldia Jon Gómez Garaik aurkeztu eta dinamizatuko du, eta bertaratzen direnentzako ostalaritza zerbitzua egongo da, eta “happy hour” izenekoa 17:30etik 18:30era. Gainera, Biofisika Dantza Plazan-ek euskal dantzekin dinamizatuko ditu lau kontzertuen arteko tarteak. DJ-aren azken saioa eta kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak eta Parkeetako langileentzako bonu gastronomikoak ere egongo dira.

Parkea Musik Fest ekimenak irabazi zuen duela sei urte abian jarri zen “Parkerako erronka”. Donostiako eta Zamudio/Derioko Campusetan hiru edizio egin dira, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan baino lehen. Aurten, Gasteizko, Zamudioko eta Donostiako Campusetan egindako jaialdiekin berreskuratu da, 2022ko edizioa Leioan amaitzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk