Leire Barañano Orbe, Neiker Tecnaliako zuzendari nagusi berria

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzak, bere azken Gobernu Kontseiluan, Leire Barañano Orberen izendapena baimendu du NEIKER TECNALIA SA sozietate publikoko zuzendari nagusia izateko.

Leire BarañanoDurangar hau Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, eta ia hogei urteko lan esperientzia du,  zeinetan Eroskin eta Aztin hainbat erantzukizun funtzio bete baititu.

Elikagaien Kooperatiban, Taldeko Idazkaritza Nagusia eta Marketin Estrategikoko Zuzendaritza kudeatu eta gidatu zituen.

Aztin, berriz, 2012an hasi zen, Balio Zuzendari lanetan, berrikuntza aurreratuko proiektuak egituratu eta dinamizatzeko, batez ere euskal nekazaritzako elikagaien sektorerako.

Barañanok badu, halaber, Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako Master bat San Telmo Institutuan, eta beste bat Kanpo Merkataritzan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Industria eta Nabigazioko Merkataritza Ganberarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

 

Partekatu

Beste berri batzuk