Lek Ingeniería euskadiko enpresak kablerik gabeko artroskopiarako lehen WAD® sistema produzitu du

–          Guillen doktoreak Mikel Sánchezi kablerik gabeko artroskopiako hirugarren belaunaldiko WAD® (Wireless Arthroendoscopy Device) sistema entregatu dio.

–          Sistemak artroskopiak infekzio-arriskuak minimizatuta egitea ahalbidetzen du eremu kirurgikoaren gaineko kableak kentzen baititu.

–          LEK Ingenieríak produzitutako WAD® sistemaren ideia Madrilgo Clínica Cemtroko Pedro Guillen doktoreak izan du. Hark, era berean, Mikel Sánchez doktorearen esku jarri du KAUrako (Kirurgia Artroskopikoaren Unitatea).

IMG_8012Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen LEK Ingeniería Euskadiko enpresak produzitu du WAD®. Kablerik gabeko artroskopiako edo hirugarren belaunaldiko artroskopiako mundu mailako lehen sistema da. Produktuak osasun-sistemari egingo dion ekarpen nagusia honako hau da: kirurgia artroskopikoa egiteko garaian gerta daitezkeen infekzioen arriskua minimizatzen du.

LEK Ingenieríak WAD sistemari WAD® izenekoaren alderdi mekanikoen diseinuak eta garapenak egin dizkio. Era berean, hura arduratu da sistema produzitzeko prozedurez, baliabideez eta instalazioez.

WAD® eremu kirurgikotik bi kutsadura-iturri kentzen dituen kablerik gabeko artroskopiako kontzeptu berria da: kameraren konexio-kablea eta argi hotzaren kablea. Horiek ohikoak izaten dira bigarren belaunaldiko artroskopia-dorreetan.

WAD®ek objektibo estandarraren bidez okularrera egokitutako lente artroskopikoaren gainean muntatzen den kamera estankoa eta lentearen gainean muntatzen den neurri txikiko argi-iturria ditu.

INFEKZIO ARRISKUAK MINIMIZATUTA

WAD® sistemak modu esponentzialean gutxitzen ditu jatorria kableetan zuten infekzio-arriskuak. Gainera, kirurgialariak kableek ezarritako mugimendu-mugarik gabe erabil dezake.

WAD® esku-zorroan eraman daitekeen gailu eramangarria da. Ordenagailu eramangarri batean muntatzen da irudiak bistaratzeko, kontrolatzeko eta grabatzeko sistema eta horrek bigarren belaunaldiko artroskopiako dorre handiak ordezkatzen ditu.

Eramangarria izateari, WAD® sistemaren automatizazioari eta kostu txikiari esker, tresna bikaina da kontsultan teknika artroskopikoak egiteko eta hartzeko. Pazienteak oinez irits daitezke kontsultan kokatutako ebakuntza-mahaira eta gero beren kabuz atera daitezke handik. Horrek guztiak ebakuntza ondokoa ahalik eta gehien murriztea ahalbidetzen du.