Leku-Ona Global Solutions-ek hazten jarraitzen du eta berriz ere egin du lan AR Racking-ekin bere biltegia handitzeko
2015ean, AR Racking izan zen Deban (Gipuzkoa), Itziar gainean kokatutako Leku-Ona Global Solutions S.L. Enpresaren lantoki berrian biltegiratze-soluzioa instalatzeko aukeratutako enpresa eta, 2017an ere, haren handiagotzeaz arduratu zen, 6.000 kutxatik gorako Miniload automatikoko sistemaren instalazioarekin.
Leku-Ona Global Solutions Pneumatika, Hidraulika, Mekanizatua, Laser bidezko mozketa, Hodi konformatua eta Muntatzea arloetako soluzio automatizatuekin lotutako osagaiak fabrikatzean espezializatutako konpainia da, eta erreferentea da industrian. 45 urtetik gorako ibilbidea duen Leku-ona Global Solutions-ek aniztasunaren alde, soluzio globalen eta etengabeko ekoizpen proiektuen inguruko etengabeko hobekuntzaren alde egiten jarraitzen du eta, ondorioz, bere instalazioetan hainbat handiagotze-lan egin behar izan dituzte.
Azken hedapen hau hondo bakuneko transjasogailuko Rack Autogarraiatzaile bidez egin da. Sistema Autogarraiatzailearen ezaugarri nagusia da apalak eraikinaren egituraren zati bat direla. Sistema honetan, apalek ez dute soilik biltegiratutako karga eusten, baizik eta biltegiko kanpoko itxituren karga zein kanpoko indarren, haizearena edo elurrarena esaterako, karga ere eusten dute.
531m2-ko biltegi honetan 15.909m3-ko biltegiratze-bolumena lortu da, eraikin autogarraiatzaileetan bakarrik lor daitekeen 32 metroko egitura apartaren altuerari esker. Biltegiaren guztizko edukiera 3.040 posizio dira, eta azken instalazioan kargak hondo bakuneko transjasogailu bitartez kudeatzen dira, kargak manipulatzeko ekipamendu robotizatuak erabiltzen dituen sistema automatikoa alegia.
Instalatutako sistema, 2015ean eta 2017an instalatu zirenak bezala, AR Racking enpresak garatu du, Ulma Handling Systems ingeniaritza logistikoarekin elkarlanean, AR Racking-ek diseinuatu eta garatutako biltegiratze-egiturari mekanismo automatizatuak hornitzeaz arduratu den enpresa.
Alex Zabalarentzat, Leku-Onaren Merkatal Gerentearen esanetan, “aurreko areagotzeetan gaitasun logistikoa hobetuz gure bezeroei zerbitzu hobea eskaini eta eraginkorragoak izan gaitezkeela erakutsi ziguten adituen esku utzi dugu berriro ere areagotzea”.
Josu Monllor, AR Racking-en Project Managerrak hauxe dio: “AR Racking-en xedea bezero bakoitzarentzat biltegiratze soluzio onena bilatzen saiatzen gara eta, kasu honetan, espazioari onura ateratzeko eta obra zibilik ez egiteak aurrezten duena ikusita, biltegi autogarraiatzailea izan da aukerarik onena Leku Ona Global Solutions-entzat.”
AR Racking Anaria Taldearen barruan dago, ibilbide luzeko enpresa talde handia, zeinak duela 75 urtetik gora altzaria eraldatzearen inguruan diharduten sektore ugariren inguruan diharduen.