LENTISOMA teknologiari patentea eman diola jakinarazi dio Estatu Batuetako Patenteen eta Marken Bulegoak VIVEbiotech-i
VIVEbiotech terapia genikoan erabiliko diren bektore lentibiralen ekoizpenean espezializatutako enpresa bat da. Duela gutxi LENTISOMA teknologiari patentea eman diola jakinarazi dio Estatu Batuetako Patenteen eta Marken Bulegoak enpresari
LENTISOMA belaunaldi berri bateko bektore lentibiral bat da eta zelulen genoman ez txertatzea da bere ezaugarri nagusiena. Ekintza-mekanismo berritzaile honek abantailak ditu segurtasunari eta eraginkortasunari dagokionez, gaur egun erabiltzen diren bektoreekin konparatuta.
Garapen-fasea amaitzean, LENTISOMAren abantailek aukerako bektore gisa jarriko dute beharrezko duten terapia genikoetarako.
Oso garrantzitsua da LENTISOMA Estatu Batuetan Jabetza Intelektualaren ikuspegitik babestuta egotea, terapia genikoen garapenerako herrialde indartsuena berau dela kontuan izanik.
Kontzesio hau VIVEbiotech AEBetako merkatuan garatzen ari den ekoizpen proiektuen kopuruarekin bat dator (6 proiektu gaur egun).