LKS Next eta IKERLAN Ikelan Konnekt-en oinarritutako Industria 4.0-ko plataforma eta zerbitzu digitalak eskaintzeko elkartu dira

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

LKS Next eta IKERLANen arteko aliantzak Ikerlan Konnekten plataformaren ebazpenak industrializatuko ditu.

Ikerlan Konnekt merkatuko digitalizazio industrialeko ebazpen plataformarik oso eta integralenetakoa da.

Bi elkarteen arteko alinatzak proposamen integrala eskaintzen du, ebazpen teknologikotik zerbitzu digitalen hornidurarainoko bizitza zikloa betez.

LKS Next eta Ikerlan zentro teknologikoa enpresa idustrialei plataforma osoa eta zerbitzu digitalak eskaintzeko elkartu dira. Zerbitzu hauek Ikerlan Konnekt plataforman oinarritzen dira, enpresen digitalizaziorako (Industria 4.0) ebazpen aurreratuen eskaintzarik zabalenetakoa ematen duena. MONDRAGON elkarte kooperatiboan integratutako bi erakundeen arteko aliantzak enpresen digitalizazioa bultzatzeko aukera emango du eta, era berean, kanpo merkatu berrietara hurreratzea.

Ikerlan Konnekt IKERLAN zentro teknologikoak garatutako ebazpen teknologiko aurreratuen aukera zabala da (patente eta erregistroak). Ebazpen hauek, batez ere, industria mundura zuzendurik daude eta haien helburua Industria 4.0 deiturikoan balio erantsiko produktu eta prozesuak digitalizatu, hobetu eta inplementatzera zuzenduta daude. Gaur egun, maila orokorrean, eskaintzarik integralena eratzen du enpresa segmentu honetan.

IKERLAN eta LKS Next-eko arduradunek sinatu berri duten akordioaren oinarria honetan datza: azken elkarte honetako profesionalek aipatutako plataforma erabili eta garatzen lagunduko dute, enpresa erabiltzaileei euskarri teknikoa eskainiz. Ideia lehenengoek garatutako aplikazioak “industrializatzea” da eta, era honetan, empresa industrialen digitalizazioa azkartzea, lan egiten duten sektorean la eginda ere.

IKERLANeko instalazioetan ospatutako akordioaren sinaketan, zentro teknologikoaren zuzendari orokoarrak Marcelino Caballerok, adierazi du “hitzarmen honek IKERLAN KONNEKT-eko ebazpenak osatzeko aukera emante digu LKSren industrializazio gaitasun eta zerbitzu eskaintzen ahalmenarekin, industriari balio gehiago gehitzeko”.

Elena Zarragak, bere aldetik, LKS Next-eko zuzendariak, “lankidetza honek bi entitateen ahalmena biderkatzen du eskaintza teknologiko eta elkar lotutako zerbitzuen inguruan eta, batez ere, enpresei propasamen berdingabea eskaintzen die haien digitalizazio prozesuetarako”.

MONDRAGON-eko bi bazkideen arteko lankidetzaren azken helburua enpresa erabiltzaileen produktibitatea handitzea da, haien produktu eta prozesu industrialak hobetzen fabrikatze, mantenimendu, logistika edo teknologia berriek koste orokorrak murrizten lagundu ditzaketen beste alorretan.

Idea zera da: produktu berrien garapenean eta 4.0 ebazpen industrialean Ikerlanen lan egiten duten espezializatutako 150 ingeniariei, LKS Next-en kokapen eta ahalmena oinarri tekniko eta industria eskalako zerbitzu garapenaren errekonozimendua gehitzea bezero garratzitsuen arten.

Aliantza honi esker 4.0 ebazpen berrien garapena azkartuko da edo merkatu geografiko berrietan sartzea LKS Next-en kanpo egituran oinarrituz. Hala nola, Industria 4.0 alorreko ikerketa eta teknologia transferentziako etorkizun oparoan bi elkarteen arteko elkarkidetza bultzatzea da helburua.

Ebazpen aurreratuko aukera-sorta

Aliantza ebazpen digitalen aukera-sortarekin jaio da iada (berezkoak eta bitartekoaenak) sektore bakoitzari egokitua lantegi baten behar guztiak betetzen dituena. Ebazpen hauek IKERLANek arrakastarekin inplementatu ditu dozena bat aplikazio industrialetan ekipo-ondasunak, garraio edo energia bezalako sektoretan.

Ikerlan Konnekt-ek makina monitorizazio aukerak gehitzen ditu, sentsorizazio sistemak, aurreikuspen mantenimendu edo ad-hoc plataforma eta irtenbide bilakaera, hodeiean eskainitako zerbitzuak, Big Data eta analítica edo datuen integrazioa kudeaketa sistemetan.

Ebazpen guzti hauek zibersegurtasun eta industria security sistema batek laguntzen ditu. Irtenbide guzti hauekin bilatzen den helburua garatutako produktua beste produktuekin era seguruan erlazionatu dadila da eta bezeroen prozesu eta plataforma digitaletan integra dadila da, interoperabilitatea eta eskalabilitatea bermatuz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk