Luis Liz Marzan kimikari galiziarra Biomaguneko zuzendari zientifiko berria izango da

Gipuzkoa

Zientzilari ospetsua irailean hasiko da lanean zentroan Ikerbasqueko ikerlari bezala. 2013ko urtarrilean zentroko zuzendaritza bete betean hartu bitartean, Manuel Martin Lomas egungo zuzendari zientifikoarekin arituko da elkarlanean. Liz Marzán, Vigoko Unibertsitateko kimika koloidalaren ikerketa taldearen zuzendariak, sari eta errekonozimendu ugari jaso du bere bizitza profesionalean, besteak beste Humboldt sariak, Zientziaren DuPont eta Burdinola.

Luis Liz Marzan, Vigoko Unibertsitateko Kimika Fisika Saileko katedraduna izango da CIC biomaGUNE, biomaterialetako ikerketa kooperatiboko zentroaren zuzendari zientifikoa. Donostiako Teknologi Parkean kokatutako zentroak ateak ireki zituenetik hona kargu horretan izan den Manuel Martin Lomasen tokia hartuko du Liz Marzanek.

Zientzilari galiziarrak ospe handia du nazioartean eta eskarmentu handia Kimika Fisika eta Materialeen Zientziaren arlorrean. 15 urtez Vigoko Unibertsitateko Kimika Koloidalaren ikerketa taldea zuzendu du, Royal Society of Chemistry eta Optical Society of America erakundeetan Fellow da, baita American Chemical Societyren Langmuir aldizkariaren editorea ere, eta sari ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar, besteak beste Humboldt Sariak, Zientziaren DuPont Saria, Burdinola Saria eta ACS Nano Lectureship Award.

Partekatu

Beste berri batzuk