Luis Liz Marzánek, CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoak, Ikerketako Sari Nazionala jaso du

Albisteak, Gipuzkoa

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Zientzia eta Teknologia Kimikoen arloan eman dio saria

Luis Liz Marzánek, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen CIC biomaGUNEko zuzendari eta Ikerbasque ikerketako irakasleak, jaso du “Enrique Moles” Ikerketako Sari Nazionala Zientzia eta Teknologia Kimikoen arloan. 1982an sortutako Ikerketako Sari Nazionalak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ematen ditu eta Espainian ikerketa zientifikoaren arloan egiten den aitorpen garrantzitsuena dira.

Sarien helburua da Espainiako nazionalitatea duten eta nabarmendutako lana egiten ari diren ikerlarien merituari aitorpena egitea, nazioarteko garrantzia duten arlo zientifikoetan eta zientziaren aurrerapenari, gizakiaren ezagutza sakonagoari eta elkarbizitzari, teknologiaren transferentziari eta gizateriaren aurrerabideari bereziki laguntzen dioten lanei dagokienez.

Epaimahaiak saria aho batez ematea erabaki zuen “Kimika koloidalaren eta nanozientziaren arloetan egindako ekarpen ugari eta adierazagarriengatik. Garrantzi teknologiko handiko arazo sortu berriak konpondu ahal izateko, bereziki medikuntzaren eremuan, nanoeskalan ikuspegi kimikotik muga zientifiko berriak zabaltzeko egindako jardueragatik”.

Partekatu

Beste berri batzuk