Maiatzaren 18an egingo da Aisiateken Herri Lasterketa

Bizkaia

  • Aurten, lehen aldiz, Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako zirkuitoa da Herri Lasterketa.

Herri Lasterketa webMaiatzaren 18an, igandez, egingo da Aisiateken Herri Lasterketa. Bere bederatzigarren edizioa beteko du lasterketak aurten eta, aurreko urteetan bezala, lasterketa desberdinek osatuko dute:

  • IV. lasteketa patinetan
  • IX. Herri Lasterketa
  • Bizkaiko 10.000 metroko V. errepide lasterketa
  • Umeen lasterketa

Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da, patinen lasterketarekin; 11:00tan hasiko dira herri lasterketa eta errepide lasterketa; 12.00tan azkenik, umeen lasterketaren txanda izango da.

Izena emateko epea zabalik dago Aisiateken web gunean: www.aisiatek.net

Partekatu

Beste berri batzuk