MAIER S. COOP. eta GAIKER-IK4k itun estrategikoa sinatu dute

• Akordioari esker bi enpresek I+G+b arloan lankidetza sakontzeko aukera izango dute.
• GAIKER-IK4k bere espezializazio teknologikoa bideratuko du Maier S. Coop.en negozio estrategikoak babesteko.
• Hitzarmena 2013.urterarte luzatuko da.

MAIER S.COOP. eta GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak lankidetzarako esparru hitzarmena sinatu dute apirilaren 12an Gernikan, 1997.urtean, hain zuzen ere MAIER GAIKER Fundazioan Patronatuan sartu zenean hasitako itun estrategikoa burutzea ahalbidetuo duena.

2013. urterarte indarrean egongo den hitzarmena Julen Madariaga eta Joseba Manda-luniz, MAIER Taldeko presidenteak eta Maier Technology Centreko Zuzendari Kudeat-zaileak hurrenez hurren, eta GAIKER-IK4ko Zuzendari Nagusi den Begoña Goiricelayak sinatu dute. Bertan, I+G+b arloan hartutako konpromisoak agertzen dira.

Hitzarmenaren arabera, GAIKER-IK4k bermatu egiten du bere etorkizuneko orientazio estrategikoan bere baliabideetako batzuk, bai materialak baita pertsonalak ere, MAIERen negozio estrategiak garatzera bideratuko dituela. Jardun hauek GAIKER-IK4ren zerbitzuen garapenean zehaztuko dira (MAIERentzako I+G+b proiektuak, Aholkularitza Teknologikoa eta Entseguak edota prestakuntza eta zaintza teknologikoarekin lotutako zerbitzuak ematea), alde bientzako baldintza egokietan.

Honez gain, I+G+b arloan, bereziki materiale plastiko eta konpositeekin lotutako 25 urtetik gorako eskarmentua duen Zentro Teknologikoa izanik, GAIKER-IK4k MAIERi lagunduko dio egindako urteko plan desberdinak garatzen.

Horrenbestez, GAIKER-IK4k MAIERen I+G+bko urteko Kudeaketa Planak garatzen lagunduko du, baita MAIERentzako eskaintza teknologikoa sortzen ere, zaintza tekno-logikoko zerbitzua eskainiz eta teknologiari buruzko aurreazterketak garatuz.

Goi mailako lankidetza

Begoña Goiricelaya, GAIKER-IK4ko Zuzendari Nagusiaren hitzetan, hitzarmen honek Gaikerren sorreratik datorren harremana sendotzen laguntzeaz gain, “argi erakusten du bi enpreson arteko konfiantza balio handikoa dela, honen atzean urte askotako lan-kidetza dagoelako”.

Hitzarmenean jasotako jardunen jarraipena, bi konpainietako kidez osatutako Batzorde Kudeatzaile baten eta Batzorde Tekniko baten esku egongo da.