Jaurtiketa Astunaren Euskadiko Txapelketa Arabako Teknologi Parkean

Araba

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak apirilaren 16an egingo du Arabako Teknologi Parkean Jaurtiketa Astunaren Euskadiko Txapelketa. Txapelketa honetan Euskadiko jaurtitzailerik onenek neurtuko dituzte indarrak Txapela lortzeko eta euskal selekzioan hurrengo Espainiako txapelketarako leku bat eskuratzeko. Lehia honen funtsa pisu batzuk (125 eta 150 gramo) ahal bezain urrun jaurtitzea da. Irabazleek 200 metro eta gehiago egin ohi dute.

Partekatu

Beste berri batzuk