Arabako Teknologi Parkean gosari teknologiko bat egin da “Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012” Programaren Aurrerapena aurkezteko

Araba

Gasteiz, Green Capital 2012 izendatu dutenetik sortu diren aukerak aztertu eta partekatzeko asmoz, Arabako Teknologi Parkeak gosari teknologiko bat egin du, apirilaren 12an, eta bertan izan dira Patxi Lazcoz alkatea; “Green Capital” 2012 estrategiaren koordinatzailea, Miguel Viricuela, eta Arabako Teknologi Parkeko zuzendaria, José M. Nogales.

Parkeko eta honen inguruko 35 pertsona etorri dira ekitaldira. Alkateak guztiekin partekatu ditu bere hausnarketak, Arabako hiriburuak “Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012” Programaren barruan egingo dituen hurrengo ekitaldiei buruz.

Partekatu

Beste berri batzuk