Sarenetek, ICONOCE SENTIO, konpainiek Interneten duten ospearen kudeaketarako zerbitzu berriaren merkaturatzea iragarri du

Bizkaia

Enpresa eta marken ospea aurkitu, aztertu eta kudeatzea ahalbidetzen du, hedabide digitalak, blogak, foroak, bideoak eta sare sozialak arakatuz.

Sarenet, enpresentzat Interneteko zerbitzuen hornitzaileak, Iconoce Sentio merkaturatu du, konpainien Interneteko ospea modu erraz, eroso eta eraginkorrean kudeatzeko zerbitzu berria.

Iconoce Sentio zerbitzuaren bidez, hedabide digitaletan, blog, foro eta sare sozialetan konpainien eta beraien markari buruzko informazio zehatza lortzen da. Sarenetek web guneen eta aplikazioen garapenean eskaintzen dituen zerbitzuen osagarria da zerbitzu berri hau.

Gaur egun, enpresa bakar batek ere ezin du Interneten gero ta eragin handiagoa ukatu, ez bakarrik informazio iturri bezala, baita erosketei buruzko erabakiak hartzerakoan ere. Izan ere, internauten %92ak produktu edo marka bati buruzko informazioa sare sozialetan bilatzen baitu eta %86an hedabide digitaletako iruzkinetan; are gehiago, %82ak aitortzen du, informazio horrek eragina izan duela produktu baten erosketa erabakitzerakoan.

Iconoce Sentio zerbitzu berriarekin, konpainiek Interneten beraiei, bere markei edo zerbitzuei buruz Interneten esaten dena aurki dezakete, informazio hau ona ala txarra den ikusi, nondik datorren, izan dezakeen eragina etabar…

Honez gain, zerbitzu berriak tresna-sorta bat ere badu bildutako informazioa ikuspegi desberdinetatik aztertzeko, bilakaera ezartzeko, joerak identifikatu eta irudi korporatibo onari eusteko erabakiak hartzeko. Honekin batera, erabiltzaileekin komunikazio zuzena kudeatzen laguntzen du, 2.0 webak eskaintzen dituen kanal anitzei esker.

Charo Arranz, Sareneteko Marketing zuzendariaren esanetan “sarean ospe izen txarra izateak eragin oso ezkorra izan dezake marka edo enpresa baten garapenean, nahiz eta marketing arloan ahalegin eta inbertsio handia egin konpainiaren irudia hobetu edota salmentak handitzeko. Beraz, oso garrantzitsua da enpresa bat bere markari buruzko informazioa biltzen hastea lehen bait lehen, bere irudia eta produktuak indartzeko aukera gehiago izango du”.

Sarenetek, 16 urteko eskarmentua du Interneteko zerbitzuen hornitzaile bezala; 2000.urtean, bere bezeroen beharrei erantzunez, Iconoce merkaturatu zuen, Interneten albisteak aurkitzeko merkatuko lehen aplikazioetako bat. Orain aurkeztutako zerbitzu berri hau, aurrekoaren hobekuntza eta berrikuntza da.

Partekatu

Beste berri batzuk